Esaerak

Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapeza baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera.
Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia. (d). esaera. Era honetara ere bai: Udaberriko zuzia urria baiño obia, udazkeneko zuzia ase eitteko gauzia.
Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia. (d). esaera. Txartzat jotzen zen apirileko zuza.
Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (d). esaera. Artoa noiz erein behar duen gogora ekartzen duen esaera. Oharra: lan hau amaitzear dagoelarik, lagun batek diost arantza beltzak ez duela fruiturik ematen. Arantza beltzaren landarea, eta aranak ematen dituena, bi direla, nahiz eta itxuraz antzekoak. (?). Ik. okán txímillo.
Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (c). esaera. Artua ereiteko sasoia noiz den jakiteko seinalea.
Ardixan kulpak bildotsak pagau. esaera. (Antzuola) "Haundiaren hutsak txikiak ordaindu behar." (Lar Antz).
Arríxak eztauka begirik. (c). esaera. Hau esan ohi da norbaitek norbaiti harria jaurtitzen dionean, harriak elkarri botatzeak duen arriskuaz ohartarazteko.
Artikulo 33, (entzundakoari) kasoik pez. esaera. "Norbaiti kasorik ez egiteko aholkua ematen zaionean esaten da. Zu lasai, orrekin artikulo treintaitres, kasoik pez." (Lar Antz).
Artu zarra ta ekarri berrixa. esaera. "Hortza ateratzen edo jausten zenean, hartu eta sutara botatzen zen, aitaren egin eta esaera hori esanaz. Gure gurasoen-eta sasoian, berriz, aitaren egin ostean sorora botatzen zuten." (Lar Antz).
Artuak artomaluta, garixak alkotza, eta ik, betiko moduan, alkondara motza. (d). esaera. Alkotza elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko.
Au dok au, bista ona ta alkar eziñ ikusi. (c). esaera. Esaera ironikoa.
Au dok paria, karakola ta baria. (b). esaera. Biak antzerakoak direla.
Auntza dabillen minteixa eta andriak gobernautako errixa bixak gaizki. (d). esaera. Esaera arkoia. Gure amak (Klem.) dino Antzuolako andre batek esan ohi zuela.
Auntzan umia, antzume. esaera. (Eibar) Umea, gurasoak bezalakoa.
Aupa la palanka, vete hasta Salamanka. (d). esaera. Antzinan esaten zen esaera, ume artekoa batik bat. Ik. jokú-pálanka, palánka-jóku.
Aura be otamoltso majua don. (d). esaera. Pertsona karakter txarreko eta inori onik opa ez dionaz esan ohi da. Aura be otamoltso majua don.
Auts-errixa esaten jau Plazenziai. esaera. (Antzuola) (Izag Antz). Horixe dio Izagirrek bere Antzuolako hiztegian.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.