Esaerak

Alavés, para tí el cabés; alemán, para tí el buztán; gipuskuano tonto, para mí el erdiko-tróntzo.. (c). esaera. Gure umetako esaera, gipuzkoarren azkartasuna azaltzen duena.
Aldiz aldiz, zapatarixa zaldiz. esaera. "Bizitzan gora-beherak izaten dira; zapataria ere askotan oinez, baina beste batzuetan zaldiz ibiltzen da." (Lar Antz).
Alegiña iñ ezkeo eztao zorrik. esaera. (Lar Antz).
Alperra beti lantsu. esaera. Nagiak beti lan asko.
Alperrik egingo dau larogei garixak, ardaua erango dau errementaarixak. esaera. (Izag Oñ). Errementariei ardoa asko gustatzen, nonbait.
amen. Zu or eta ni emen.. (c). esaera. Eztabaida haserrekor bat amaitzeko formula. Bakoitza bere lekuan edo bere arrazoiaz gera dadila esanez bezala.
Amillena, erropa zarren billa dabillena. esaera. (Eibar) (SB Eibetno).
Andra mari martikotan sendor gorrixa bizkarrian eta zozokumak orpuan. esaera. Udaberria goiz etortzen denean esan ohi da. (Lar Antz). Ik. amábirjiña.
Andramaixa Martiko, ordurarte udia tatiko, andik aurrera betiko. (c). esaera. Ordurarte uda agertu eta desagertu; gero beti uda. Ik. tati eiñ.
Andria ta kanpaia "joteko" einda jazak.. esaera. (Gatzaga) (Aran Gatz).
Ankiak fallau eta ipurdiak pagau. esaera. (Antzuola) "Norbaiti jausten denean esaten zaio." (Lar Antz).
Antzuela mokos en la kasuela. esaera. "Bergararrek antzuolarrei esana." (Lar Antz).
Antzuelan sedia, Bergaran koipia, Elorrixon buzkantzia, Durangon tronpia. esaera. "Antzuolan usain txarra egoten zen larru fabrikak zirela eta. Oñatiarrek, adar soinuan, Antzuolako larru fabrikei 'Antzuolako sedafabrikak' deitzen zieten." (Lar Antz).
Apilleko josteurixak, sorgiñen ezteixak. esaera. (Antzuola) (Izag Antz).
Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapez baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera.
Aprilleko loria urria baiño obia, maietzeko loria bapeza baiño obia. (d). esaera. Fruta arbolen lorari buruzko esaera.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.