Esaerak

Azula ta Beizu, bizi nai bozu eizu. esaera. Azula eta Beizu hurbil dauden bi baserri dira. Leku aldapatsuan eta urrun daude, eta hortik esaera.
Badatoz, dauzkenak soiñían eta dakixenak miñían. (d). esaera. Gure amak dio soineko berria estreinatzen zutenean Amatiñora joaten zirela tiari erakustera, eta honek esaera hau esan ohi zuela. Norbait itxura hutsa dela adierazteko ere esaten da.
Bálego eta bageunka urak eruan zittuan. esaera. BALITZA ETA BALITZ ALKARREN ATZIAN DABITZ. Esaerak dio Balego ta Bageunka antzina urak eroan zituen bi baserri zirela. Esaeraren beste aldaera bat: Balitza eta balitz alkarren atzian dabitz.
Bankuak euzkixa dagonian guardasola emoten juek eta zaparraria datorrenian kendu. (c). esaera. Lehengo zaharrek esaten zutena bankuen jokaeraz.
bat martin parrat, bi martin ipurdi, iru kolkua bete diru, lau sardiña bakaillau, bost kaketan plost. (d). esaera. (haur hizkera.) Haurren berba-jolasa. sei. (a). zenbatzailea. Seis. seitterdietan egon. esapidea. (lagunartekoa.) Zakila ez tentetu. Hau dok jiria: gaba osua neska batekin ibili eta erlojua beti seittardietan. (TSE Berb).
Bat, bi, iru eta lau, sardiña bakalau. (b). esaera. (haur hizkera.) Haur esaera.
Batzuk erronkia ta beste batzuk pezetia. esaera. "Batzuek dirua eta ondasunak dituztela harro esaten dute, nahiz eta ez eduki; beste batzuek, ordea, nahiz eta isilik egon benetan eduki dauzkate." (Lar Antz).
Bedarrak jorratu ta artuak sasira. esaera. Kopla zahar ezagun bateko zatia.
Bene-benetan, katua berbetan. (c). esaera. (Osintxu) Norbaitek "bene-benetan" esaten duenean erantzun ohi zaiona, umorez.
Berbenia urrezko atxurrarekin jorratu biar litzake. (c). esaera. Berbenaren ontasuna laudatzen duen esaera.
Bergako ziudadian, kaka errialian. esaera. (Lar Antz). Antzuolarrek esana.
Bergatarra tirri-tarra, jo ipurdian da bota uzkarra. esaera. (Lar Antz). Berba-jolasa.
Beste leku batzutan pentsau orduko, Eibarren egin. esaera. Plazentziarrek eibartarrez esaten ei dutena. (SM Zirik). Eibartarrak egiteileak izan dira beti.
Besterik ezian, peru atian. esaera. "Gazteleraz: cuando no hay más, contigo Tomás." (Lar Antz).
Bestien faltak aurreko aldian, guriak bizkarrian. esaera. "Norberaren akatsak ez dira ikusten." (Lar Antz)
Beti dago zeoze, Peru ero Mari. esaera. "Beti dago zerbait. Zerbait gogorra, txarra pasatzen denean esan ohi da." (Lar Antz)

Nahi izanez gero, bilatu berriro.