4. HIZTEGIAREN BERBETA-EREMUA

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

Nortasun handiko berbetak dira gure eskualdekoak. Gau ilunean ere igartzen zaio Oñatiar, Leinztar, Bergarar edo Eibartar bati. Berbeta-doinua aditzea aski izaten da, eta gainera pentsaitten entzuten badiozu ziur dakizu oñatiarra dela, larue badio leinztarra, biargiña eibartarra, edo eguakitza bergararra edo antzuolarra.

Esan dugun bezala, Debagoiena eta Debabarreneko hegoaldea (Soraluze-Eibar) hartzen ditu hiztegi honek. Bonaparteren arabera, ekialdeko bizkaieraz, Gipuzkoako azpieuskalkian egiten duten herriak; Koldo Zuazoren1 sailkapena jarraitzen bada, berriz, mendebaldeko euskalkian mintzatzen den Gipuzkoako aldea. Ez ditugu aztertu gipuzkeraren ukitu handia duten eta tarteko hizkeratzat edo gipuzkeratzat jotzen diren Debabarreneko beste herriak: Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Deba. Bestalde, egilea Bergarako Ubera auzoko Artiz baserrian jaioa izanik, auzo horretan du ezinbestean hiztegiak epizentroa. Bergara da ondoen aztertu dugun gunea. Eibarkoa osatu ahal izateko nahi hainbat langai aurkitu dugu, gorago azaldu dugunez. Oñatin ere badira harrobi emankorrak. Leintz aldean, ostera, gutxiago, eta ahal bezala moldatu behar izan dugu.

Batere ez.
Lotura berria erantsi