1. HIZTEGIAREN EDUKIA

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

Bergara aldeko hiztegia jarri diogu titulua liburuari, eta Leintz-Aramaio, Oñati eta Eibar inguruko berbekin osotuta azpititulua, azpititulu luzea. Bergara-Antzuola aldeko hiztegia egitea zen gure hasierako asmoa, eta eremu honetako berbak sartu genituen ia soilik doktoretza tesitzat 1996an aurkeztu genuen lanean, baina gero iruditu zitzaigun merezi zuela eskualde osoa aintzat hartu eta Gatzagatik Eibar artekoak ere sartzea. Debagoiena esaten zaion eskualdekoak eta Debabarreneko Soraluze eta Eibarkoak, Deba Ibarreko bizkaieraren eremu osokoak, alegia.

Esaten diren berba guztiak dute lekua hiztegian, ez bakarrik bitxiak edo berezitasunen bat dutenak. Berbabatzaileak “berba guztiak” saskiratu nahi izaten ditu, arrantzaleak arrain guztiak edo ehiztariak hegazti guztiak bezala, baina laster konturatzen da ezinezkoa dela, hitz eta esapide asko haitz edo sasi artean ezkutatzen direlako inguruan norbait sumatutakoan. Arrantzale danagurakoa izan ohi da hiztegigilea, sarea zuloz beteta duena, ehiztari afantsua, eskopeta kanoi-okerraz dabilena.

Batere ez.
Lotura berria erantsi