Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Zuloetagañekoan bizi naiz, Zuloetagañeko lagunak ditut, Gure ama Zuloetagañekoa da, Zuloetagañekotik etorri naiz, Zuloetagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Zuloetagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Zuloetagañekokua da, *Zuloetagañekoatik etorri naiz, *Zuloetagañekoara noa
|
---|