pasadízo

pasadízo. PASAIZO. 1. pasadizo, pasadizúa. (d). izena. Pasoa, jende-pasoa. Pasadizo demasa dago gure etxe aurretik. Gutxi erabilia. pasádizuan. (c). adberbioa. De paso. Lanera doiala pasadizuan ogixa artzen dau Bolintxon./ Erratxu zanak erosi ei zetsezen pasadizuan zoiazen motxaillaren batzuri txerrikumeren batzuk. (SM Zirik) 2. pasadizúa. (d). izena. Igarobidea, pasalekua. Esatia pasaizo bat da, ardixak eta esparrutik ertetzeko pasaizua.(Lar Antz). 3. pasadizúa eiñ. (c). Kunplitu, minimoak bete. Bazkai pasadizua ein zebenian, siestara joan zien danak.