áize

áize. (Angiozar) AIXE (ANG., LEIN., EIB.), AXE. 1. áize, aizía. (a). izena. Viento. Gaur eztabill aizeik. Haizea «ibilli» egiten da. Ik. amillan, atxbítarte égoe, gaillégo áize, gose-áize, ípar, matákabras áize, mendébal, napár-égoe, nórde. Aizia buruan eta ibilli munduan. esaera. (Lar Antz). Pertsona haizetsuei esan ohi zaie, umorez. Aizia otza dago, baitta illun ere; joan ere nai nuke, baitta egon ere. esaera. "Dena egin nahi, baina ezin aukeratu zer egin." (Lar Antz). aizía ártzera biáldu. (b). esapidea. Mandar a tomar viento. Aprobau zebanian aizia artzera bialdu zittuan liburuak. Sin. kakatára bialdu. aizia emun. 1. aizia emun. (c). esapidea. Bururatu, gogoak eman. "'Edurra dator Naparruatik' kantatze giñuan aizia emute zoskunian." (Lar Antz) 2. aizia emun. (c). esapidea. Bidea edo adorea eman. Lendik pe eztauka besteik buruan, eta zuk aizia emoixozu gaiñera. aizía etara. (c). du aditza. Haizea korritzen hasi. Aizia etara dau eta bentanak ixtera noia. áiziak artu. (c). esapidea. AIZIAK ERABILI, EUKI, IZAN; AIZIEKIN IBILI. Handikeriazko edo fantasiazko asmoak buruan izan.   Llenarse de veleidades, fantasiosos proyectos, etc. Egundoko aiziak artu zittuan loterixia tokau jakonian./ Aixiak darabiz etxetik kanpora iges eitteko. (Etxba Eib). aiziekin ibili. 1. aiziekin ibili. (c). Gogoekin ibili. Taberna bat ipintzeko aiziekin dabil aspaldittik. 2. aiziekin ibili. esapidea. Ik. áiziak artu. 2. áize, aizía. (c). izena. Gogoa, adorea. Baiñe lenengotik pe haixe haundik barik juen nitzuan ta hamalau urteaz profesionalera juen nitzuan. (AA ArrasEus, 198. o.) 3. áize, aizía. (b). adjektiboa. (despektiboa.) Buruarina, txoriburua, haizetsua.   Casquivano, -a. Zure alaba ori aize xamarra da. Sin. aizetsu. 4. áize, áiziak. (b). izena. Ume txikiek, haur jaioberriek, batik bat, izan ohi dituzten aupezak, negarra edo loa galtzea ekartzen dietenak.   Flatos. Ventosidades que muy a menudo tienen los niños pequeños y por las que se sienten muy molestos hasta expulsarlas. Gure txikixak eztosku lo eitten laga aiziak bota dittuan arte./ Ola negarrez jarduteko aiziak eukikoittu.