aizáu

aizáu. AIZATU.
© Josu Okina
1. aizáu. (b). da aditza. Haizatu. Haizez bete ganadua eta lehertzeko zorian jarri.   Hincharse el ganado. Beixai arbi-atala trabau jako eztarrixan da aizau ein dda. Betenaixuai diar ein biako jako./ Aizautakuan emoten jakon, jaboia urtu balde baten ero ta sartu aotik jaboi-ura, al danik kargauena. Bikarbonatua ta geruao etorriko zien. Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don. Jaboi-ura, bikarbonatoa eta tuboaz gain beste laugarren sistima bat ere erabiltzen zen haizatutako ganadua oneratzeko: béixa zúlatzekua: (tubo bat zuan punta zorrotzakin. Don.) urdailetik sartzea. Gurean beixak zulatzeko eztena deitzen zitzaion.
2. aizáu. (c). du aditza. Notizia bat, -jakitea komeni ez dena, gehienetan,- barreiatu.   Aventar alguna noticia o asunto, generalmente cuando ésta convendría ser silenciada. Ik ixilik gordetzeko esaixok eta ikusikok; laster aizauko jok erri osuan.