5 astea Bada garaia Moodle komunitatearen gune nagusia ezagutzeko. Interesa baduzu izena eman, dohainekoa da, eta eskaintzen dituen baliabide guztiak erabili ahal izango dituzu.
6. astea: gero eta gutxiago geratzen zaigu ikastaroa bukatzeko. Aste honetan besteak beste Moodle gunean euskaraz ari garenon txokoa ezagutuko duzue. Hauxe da Moodle euskaraz.
Ikastaroaren azken txanpa honetan inkestak eta galdetegiak ikusiko ditugu. Lehenik eta behin inkestak. Bi motatakoak izan daitezke: inkesta sinpleak (noiz geratuko gara afaltzeko: bihar, etzi edo astelehenean?).
Bigarren inkesta mota: inkesta feedbacka. Honek askoz ere aukera gehiago ematen dizkizu, oso sinplea da erabiltzen baina kontuz soilik feedback orokorra ematen utziko dizu eta ez galderaz, galdera. Ezin badituzue adibideak ikusi nekane izen eta pasahitza erabili.
7. astea Galdetegiei helduko diegu aste honetan. Aukera asko ematen dituen jarduera da, aukerak eta baita buruhausteak ere. Horregatik aste honetan zuen ikastaroetan galdetegi bat txertatzea izango da lan bakarra.
Hurrengo astean burutuko dugun txat saiorako txanda ere hartuko duzue. Txat saio hau erabiliko dugu ikastaroaren balorazioa egiten hasteko. Ezin baduzu bertan agertzen den inongo aukeretan harremanetan jarri tutorearekin ea posible den saioren bat aldatzea.
8. astea Balorazioei ekingo diegu batez ere azken aste honetan. Alde batetik geuk zein ikaskideak egindako segida didaktiko/ ikastaroak baloratuko ditugu.