1. Zeregina txertatuko duzu zure ikastaroan.
2. Ikaskideren baten zereginean parte hartuko duzu.
3. Ikaskideak ematen dizun feedbacka jasoko duzu. 4. Ikaskideren bati feedbacka emango diozu. |
Zereginaren bidez ikasleei eginkizunen bat agindu eta haiek fitxategi gisara igo ahal izango dute ikastaroan. Erabilgarria da lan zehatzak eskatzeko; idazlanak, laburpenak, edozein motatako fitxategiak igotzeko (argazkiak, pdf...).... ikusi adibideak. Normalean zereginaren bidez irakasleak lanen bat bidaltzeko eskatzen dio ikasleari, izan daiteke idazlan bat, baino ez du zertan hain zehatza izan behar.
PROZEDURA
Poliki irakurri gauza asko egin behar duzu eta.
A- ZEREGINA SORTZEKO
1. Zure ikastaroaren orri nagusian edizioa gaitu.
2. Jarduera gehitu zabaldu eta zeregin mota aukeratu (batzuetan bakarrik zeregina agertuko zaizu).
Fitxategi bakarra igo: Eginkizun-mota honetan partaideek edozein motatako fitxategi bakarra igo beharko dute. Word-en egindako dokumentua, irudia, web-gune konprimitua izan daiteke edo bidaltzeko esaten zaien beste edozer.
Fitxategien igoera aurreratua: Zeregin mota honek edozein motatako fitxategi bat edo gehiago igotzeko aukera ematen dio partaide bakoitzari. Word dokumentua, irudia, web konprimitua edo bidaltzeko eskatzen zaien beste edozein fitxategi izan daiteke. Zeuk ere edozein motatako hainbat erantzun-fitxategi igo dezakezu.
Lineaz kanpoko zeregina: Hau baliagarria da eginkizuna Moodle-tik kanpo, interneteko guneren batean edota aurrez aurre egiten denean. Ikasleek eginkizunaren deskribapena ikus dezakete baina ezin dute inolako fitxategirik igo zerbitzarira. Kalifikazioek normal funtzionatzen dute eta ikasleek izandako kalifikazioaren inguruko jakinarazpenak jasoko dituzte.
Online testua: Eginkizun-mota honetan erabiltzaileek testu bat editatu beharko dute moodle editorea erabilita. Irakasleek online kalifikatu ahal izango dituzte eta baita iruzkinak edota aldaketak gaineratu ere. (Moodleren aurreko bertsioak ezagutzen badituzu, Egunerokoa moduluak eginten zuen gauza bera egiten du eginkizun-mota honek)

3. Hainbat zehaztapen egin. Ezberdinak dira aukeratutako zeregin motaren arabera.

4. Aldaketak gorde.
B- IKASKIDE BATEN ZEREGINEAN PARTE HARTZEKO
B- IKASKIDE BATEN ZEREGINEAN PARTE HARTZEKO
1. Dagokion ikaskidearen ikastaroa zabaldu.
2. Zeregina

3. Lana burutu eta fitxategia zure karpetaren batean gorde.
4. Fitxategia gora kargatu.

C- IKASKIDEARI FEEDBACKA BIDALTZEKO
1. Zure ikastaroa zabaldu.
2. Zure zeregina zabaldu.
3. Bidalitako zereginak sakatu.
4. Bidalitakoa jaso eta kalifikatu (oharrak idatzi).

5. Aldaketak gorde.
D. IKASKIDEAREN OHARRAK JASOTZEKO
1. Ikaskidearen ikastaroa zabaldu.
2. Zeregina

3. Aurrez aurre topatuko dituzu oharrak eta dokumentua zabaltzen baduzu baita zuzenketak ere.
Azken aldaketa: Thursday, 2009(e)ko November(r)en 12(a)n, 17:27(e)tan