Galdetegia sortzeko lehen urratsak berberak dira beti, ikus ditzagun horiek:

  1. Edizioa aktibatu, gehitu jarduera sakatu eta galdetegia aukeratu. Lehen pantaila agertuko zaizue:

Galdetegia editatzen

2.Beharrezkoak diren aukerak egin eta aldaketak gorde sakatu ondoren bigarren pantaila agertuko da:

Galderak aukeratzen

Pantaila honetan egin behar duzun lehen lana kategoria aukeratu edo editatzea izango da. Kontuan hartu galdetegi bakoitza kategoria bat izango dela.

1. lehenago hasitako galdetegi batekin jarraitzeko kategoria lehioa sakatu eta bertan galdetegiaren izena aukeratu.

2. Galdetegi berria bada kategoriak editatu sakatu. Eta pantaila hau agertuko zaizue:

Kategoria editatzen

3. Horren ondoren galdera mota aukeratu beharko duzu. Horretarako galdera berria sortu sakatu.

4. Azkenik galdera sortu ondoren. Bigarren pantailara itzuliko zara eta, azpialdean agertuko da aukeratutako kategorian dauden galdera guztiak. Prozesua bukatzeko nahi dituzun galderak aukeratu (galdera ondoko koadrotxoan klikatu) eta ad to quiz sakatu. Aukeratutako galderak pantailaren bestaldean agertuko zaizkizu.

5. Aurreikusi patila sakatu galdetegia ikasleak ikusiko duen moduan ikusteko.

Azken aldaketa: Monday, 2008(e)ko March(r)en 3(a)n, 12:08(e)tan