Segida didaktikoa sortu


Ikastaroaren amaiera iritsi da eta hauxe da zuen lanik nagusiena. Orain arte ikusitakoarekin segida didaktiko bat osatu behar duzue. Ataza bat izan daiteke, ikas unitate txiki bat, ariketa multzo bat... baina guztiak osotasuna eduki behar du. Ez du balio hiru kontu ezberdin uztartzea. Egindakoak batasuna eduki behar du bai gaiari, bai helburuari lotutakoa, hori izango da sortutako segiden balorazioaren ardatzetako bat.

AHOLKUAK
  • Guk proposatutako gai edota materialak erabili ahal dituzue (denak ala batzuk) edo bestela zuek aukeratu zuenak. Dena den, ez galdu denbora gehiegi materiala aukeratzen.
  • Segida prestatzen hasi baino lehen aurreikusi nori zuzendu nahi diozuen. Ezagutzen duzun maila/ errealitatea erabili eta hari egokitu. Erabilgarritasuna baloratuko dugu.
  • Horrekin lotuta ikasleekin aritzen ez zaretenok zuen egoerara egokitutako baliabidea sortu. Ez du zergatik klasera begirako segida izan behar, eraketariei begirakoa izan daiteke, edota normalizazio plan baten barruan kokatzeko.
  • Nahitaez hainbat baliabide eta jarduera erabili behar duzue; foroak, zereginak, glosategiak, inkesta, web orria sortu...... baliabide/jarduera ezberdinak erabiltzea baloratuko dugu.

Balorazioa




Azken aldaketa: asteartea, 2009(e)ko ekaina(r)en 9(a)n, 19:28(e)tan