Inkesta txertatuko duzu zure ikastaroan



Inkesta ikasleei galdera zehatz baten inguruko iritzia eskatzeko modu bikaina da. Galderari hainbat erantzun posible jarriko dizkiozu eta ikasleak bat aukeratu beharko du.

PROZEDURA

1. Zure ikastaroaren orrialde nagusian edizioa aktibatu.
2. Jarduera gehitu gelaxka zabaldu.
3. Inkesta xumea aukeratu.
4. Izena jarri eta azalpena idatzi.
5. Muga: onar daitekeen erantzun kopurua gaitzen baduzu gero zehaztu ahal izango duzu erantzun bakoitza zenbatetan aukera daiteken. (Kontuz, aukera aktibatua badago eta erantzun azpiko muga gelaxkan 0 jartzen badu ezingo da erantzun hori aukeratu).
6. Aukera gelaxka bakoitzean dagokion erantzuna idatzi.

Inkesta

7. Aldaketak gorde sakatu.





Azken aldaketa: Thursday, 2007(e)ko September(r)en 27(a)n, 13:41(e)tan