Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sakáu. (c). aditza. Sakea atera pelotan. Sin. sakia etara.
sáke. 1. sáke, sákia. (a). izena. Pelotan eta abar, tanto bakoitzeko lehen pelotakada.   Saque. Sakiak iru errestuak bi. Ik. érrestu. 2. sáke, sákia. (b). izena. (adierazkorra.) Jateko gaitasun handia.   Apetito, capacidad de comer. Kriston sakia jaukak Pellok. 3. sáke, sákia(k). izena. Ateraldi zorrotzak, zelebreak edo barregarriak.   Agudezas. Jo, ik botatzeittuk sakiak./ Arek bajauzkak sake batzuk tripak botatzekuak. Pluralean batik bat. SAKIAK EUKI edo BOTA, batik bat.
sáko eiñ. (d). esapidea. (eufemismoa.) Beretzat hartu dirua bide okerretik.   Apropiarse indebidamente del dinero. Gauza bat erdibana danian, da orrek sako, bere poltsikorako ein ddabela. Klem./ Bidegintzarako apartauta zeren diruak sako ein jittuan Basotxoko Gillermok.
sako euki. esapidea. (Aramaio) "Tener resuelto. Oingo androk bizimorue sako raukie." (Orm Aram).
sákon. 1. sakon, sakóna. (b). adjektiboa. Profundo, -a. Potzu sakonak dare errekan./ Oso gauza sakonak esaittu Azurmendik./ Etzaitzez joan ur sakonetara. Ik. ur sákon, uráundi. 2. sakon, sakóna. (b). adjektiboa. Edukiera handiko platerez esan ohi da. Platerak bi klasetakoak dare: sakonak eta azalak. Sin. zapal, azal. 3. sakon. (b). adberbioa. Sakonki.   Profundamente. Sakon artu arnasa./ Kontuz, sakonegi ez jo atxurrakin, tubuak dare ta.
© Jaione Isazelaia
4. sakon, sakóna. (c). izena. Hondonada, parte baja de un vallecito. Beixak beeko sakonera iges ein dabe. Ik. sakónuna, -e.
sakóndu. (b). da-du aditza. Profundizar, ahondar(se). Amar metro sakondu dabe baiña eztabe urik topau./ Aspaldixan asko sakondu da etxe aurreko lezia.
sakónuna, -e, sakónunia. (c). izena. Hondonada. Sakonuna batian jarri giñuan dendia. Ik. sakon.
sakrámentu, sakrámentua. (b). izena. Sacramento. Zazpi die sakramentuak.
sakristau, sakristáua. (b). izena. SANKRÍSTAU. Sacristán. Sankristauak soiñua jo ta dantzan eiñ. Anjelusa illuntzian jote ebanian, laga dana dagon lekuan da etxera. Adinekoek bigarren forma erabiltzen dute gehienbat. Badu bere logika: san+kristau, izen aproposa langintza horretarako.
sakristíxa. SANKRISTÍXA. SANKRISTÍXA zenbait adinekok. 1. sakristixa, sakristixía. (b). izena. SANKRISTIXA. Sacristía. Oiñ etxian etaratzen da meza-dirua, baiña len sankristixan; etxiak etzaban ikusi be eitten aura. Ben. 2. sakristixa, sakristixía. (b). izena. SANKRISTIXA. Brageta. I, sakristixia zabalik daukak. Umorezkoa.
saku. Ik. záku.
sakúta, sakutía. (d). izena. . Saúco. Ik. flot, intxúsa.
sála, sália. (b). izena. Sala. Salan eingou lo. Gehienetan etxeko logela ederrenari esaten zaio. txakurrán sálara joan. (c). esapidea. TXAKURRÁN SÁLARA BIALDU. Pikutara, antzarrak perratzera joan, bialdu. Bueno i, joan ari txakurran salara.
salábardo, salábardua. (c). izena. Makila luzearen puntan txano formako sare konikoa duen arrantza tresna.   Esparavel. Ik. espárbel.
salátu. (d). du aditza. Salaketa jarri; baita isilik gorde beharrekoa inori esan.   Denunciar; también contar a otra persona lo que no conviene saberse. "Arek salatu dau", entzun izan zuan; denunziau ero. Bergaran ia galdua, Oñatin osasun oneko.
saláu, saláua. (b). adjektiboa. Salado, -a, gracioso, -a. Orren aitta oso salaua zan. Ik. gázi.
saláundi, saláundixa. izena. Sala handia. Gure baserrian hala deitzen zaio logela handienari. Salaundixan otz eitten dau.
salbadore, salbadoría. (b). izena. Salbatzailea.   Salvador. Sin. salbatzáille.
sálbaje, sálbajia. (b). adjektiboa. Salvaje. Mutikotan salbaje utsa zan.
salbajekerixa, salbajekerixia. (b). izena. Salvajada.