Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kurútzegi-sórta, kurútzegi-sortía. (c). izena. Kurutzegiekin egindako sorta. Aurten Markiko Jabierrek eruan dau kurutzegi-sortaik onena. Ik. kurútzegi.
Kurútze Santuáren. (c). izena. Eskuineko hatz handiaz hiru gurutze -bekokian, ahoan eta paparrean- egitean datzan zeinatze kristaua.   La Señal de la Cruz. Dotriñan Aittiaren eta Kurutze Santuaren eitten ikasten giñuan lelengo. Ik. siñátu, aittiaren.
kuskílddu. 1. kuskilddu. (c). da aditza. KOSKÓITTU (OS.), KOSKITTU (OÑ.); OSKITTU. Gauza mikatz edo garratz bati, intxaur edo laranja bati, adibidez, azal eta guzti koska egiten bazaio haginak edo ahoa kuskilddu egin zaizkigula esaten da.   Dícese del sentir dentera, del efecto que producen en la boca las cosas muy agrias o amargas al morderlas. Pomelua lenengoz probau nebanian ao guztia kuskildduta geratu jatan./ Intxaur moskanai ainka eitten bajak jakingok ze dan agiñak kuskiltzia./ Gaztaiña zuritzen ondo agiñak koskoittuta ibilitta gare beti. Mertz. 2. kuskilddu. aditza. (Antzuola) "Pertsona hotzak dagoenean uzkurtu." (Lar Antz).
kustíño, kustiñúa. (c). izena. Cuestión. Eztakitt egun txarra zeukan ala zer, kustiñua da doble kobrau nai zoskula. KUSTI
kútun. 1. kutun, kutúna. (c). izena. Jostunek orratzak gordetzeko erabiltzen duten almoadatxo modukoa.   Acerico. Kutuna lenao orratzak sartzeko e, barruan zerrautsakin, telia jositta. Klem. 2. kutun, kutúna. (c). izena. Haurrei paparrean jartzen zitzaien bedeinkatutako zorrotxoa.   Amuleto. Barruan bedeinkatutako zeoze ipintze zuan; mojak eitte juen. Kutuntxua orratzakin umiei ipintzen jakuena; txikixa; batzuk biotzan formakuak eta itte zittuen; gaiñetik sedazko telia, baztarrian pespunte politten batekin, ero kordoitxon batekin ero rematauta. Klem. Erruda, apioa eta asentzio bedarra eramaten omen zuen barruan. Ik. errúda. 3. kutun, kutúna. (d). adjektiboa. Maitea. Bere kutuna bisitatzera joan da.
kutx-kutx. "Llamada que se les hace a los cerdos. Sin. kurrin-kurrin." (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
kútxa, kutxía. (b). izena. Arcón, arca. Kutxa ugari zan basarriko ganbaratan. Ik. gari-kútxa, trója.
kútxara, kútxaria. (a). izena. Cuchara. Sin. kóillara.
kutxátilla, kutxátillia. (d). izena. Bidaira arropa eramateko-eta erabiltzen zen kutxa txikia. Kutxatillia, kutxa txiki batzuk, kutxatillak. Don. Gutxi erabilia. Ik. komódiñ.
kútxilla, kútxillia. (b). izena. Cuchilla.
kútxillo, kútxillua. (a). izena. Cuchillo. Ik. lábaiña.
kuxiñ, kuxiñe. izena. (Aramaio) "Burdinazko urkila, egurra karobian sartzeko-eta erabiltzen zena."
kuxkúrtu. (d). da aditza. KIXKÚRTU, KIZKURTU. Kokildu; hotzez edo beldurrez, batik bat.   Acurrucarse o encogerse de miedo o frio, principalmente. Negu guztia otzak ziero kuxkurtuta pasau jonat. komentario 1 Ant. kokílddu.