Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ipúrsalto, ipúrsaltua. (c). izena. Animaliak ipurdia jasoz egiten dituzten saltoak. Pertsonenak ere bai, testuinguru umorezkoan, ia beti. Eta gero akabatzen zan aura plazan, da an be eiñ beste ipursalto batzuk eta tira, konforme danok. Sot.(AA BergEus, 334. o.). ipúrsaltoka. (b). adberbioa. Ipurdi saltoak eginez. Astua ipursaltoka asi zan da marmintt guztiak lurrera./ Zuen biorra ipursaltoka zebillen irrintzi baten. Sin. aketixen, sáltoka. Ik. zapósaltoka.
ipurtálde, ipurtaldía. (c). izena. Ipurdi aldea.   El culo, la zona de las nalgas. Zapatilliakin emun dotsa amak eta eztau otzik izango ipurtaldian./ Azelakotxe ipurtaldiak dauzkan
ipúrtargi, ipúrtargixa. (b). izena. Luciérnaga. Oiñ ezta ikusten len beste ipurtargi. Argi gutxi egiten duten kriseilu edo bonbillez zera esan ohi da: Bonbilla orrek ipurtargixak baiño argi gutxiago eitten dau.
ipúrtariñ, ipúrtariña. (c). adjektiboa. Geldi egon ezin den pertsona.   De culo inquieto. Mutil sinpatikua da, ipurtariñ samarra izatia eze. Sin. ipúrloka.
ipúrtarro, ipúrtarrua. (d). adjektiboa. Ipurdi tentea duena.
ipurtatx, ipurtatxa. (d). izena. Turón. komentario 1
© Arturo Elosegi
pitótx, pitótxa. (d). izena. putorius putorius. Turón. Sin. ipurtatx.
ipúrtaundi, ipúrtaundixa. (b). adjektiboa. Ipurdi handikoa.   De culo grande. Mutill ipurtaundi batekin zoian.
ipurtázur, ipurtazúrra. (c). izena. Ipurdiko hezurra.
ipúrterre. 1. ipúrterre, ipúrterria. (b). adjektiboa. Tomate erreusei esaten zaie.   Dícese de los tomates defectuosos. Tomate asko dago, baiña geixenak ipurterriak.
© Josu Okina
2. ipúrterre, ipúrterria. (c). adjektiboa. Zazpikia, jenio zitalekoa.   Dícese de las personas cascarrabias, de mal genio. Zittalaua ta ipurterriaua da eztakitt ze baiño. Ik. zázpiki.
ipúrtoker, ipúrtokerra. (c). adjektiboa. Ipurdia okerra duen pertsona edo animalia.   De culo torcido. Batzuk izateittuk personak ipurtokerrak; bat bazuan Markiko kriaua; oker okerra jeukan ipurdia. Xixili jak ointxe puxkat ipurtokertuta. Klem.
ipurtokértu. (d). da aditza. Ipurtoker bihurtu. Ik. ipúrtoker.
ipurtxíntxur, ipurtxintxúrra. (c). izena. IPURTXONTXOR, IPURTXUNTXUR. Ipurzintzurra.   El coxis. Artu dot zartara bat ipurtxintxurrian mai ertza jota...
ipurtxintxurréko, ipurtxintxurrekúa. (c). izena. Golpe en el cóxis. Ipurtxintxurrekua minberia da.
ipuru, ipurua. izena. (Eibar) Enebro. Ik. arabóta.
ipurzúlo, ipurzulúa. (b). izena. IPURDÍKO ZÚLO. Ano. Azkuria daukat ipurzuluan.
© Gorka Ortega
ipurzulóko, ipurzulokúa. (b). izena. Patada en el culo. Emuten bostat ipurzuloko bat...
íputei, íputeixa. (c). izena. ÚPATEI. Upategia. Aldapan eginak dauden baserrietan, azpian geratzen den lokala, zeinetara ukuiluko zimaurra bota ohi den.   Bodega; en algunos caseríos construídos en contraterreno se llama así al local situado bajo el nivel de la cocina, que en otra época sería bodega, a donde se arroja el estiércol de la cuadra. También se utiliza como bodega o para otros menesteres. Upateixa ba, satsa ero, oilluak ero, sardaua ero. Etxiak zela aldapan egoten zien jeneralmente, plantatik plantaerdi aprobetxauaz. Don. Sin. espanta (Elg., Sor.).
ira. Ik. ída.
irabázi. IBAAZI ere badio oso itxi egiten duen zenbaitek. 1. irabázi. (a). du aditza. Ganar, vencer. Induraiñek irabazi dau. 2. irabázi. (c). du aditza. Ganar dinero. Orrek illian berrogei milla duro irabazteittu./ Lau seme alaba dauzke irabazteko sasoian./ Garixa ebaitzera. Baitta neskak pe Arabara garixa ebaitzera, irabaztera. Ben. IRABAZTEKO, edo BIZIMODUA IRABAZTEKO edadea daukala norbaitek, esan ohi da. Ik. irabazi. Irabaziala irazi. (c). esaera. Irabazi ahala gastatu. Orrek badakizu zer eitten daben: irabaziala irazi. Ik. irázi. 3. irabazi. (b). du aditza. Hazi pertsona, animalia edo landare bat.   Crecer. Txal gaztiak asko irabazten dau./ Zela irabazi daben zuen neskatilliak. Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiago irabazi. esaera. Gutxi hazi (landarea, txahala edo beste edozer). Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiao irabazten dau arbola onek. 4. irabazi, irabazíxa. (c). izena. Ganancia. Ortik eztozu etarako irabazi aundirik./ Urtebeteko irabazixak astebetian gastau zittuan./ Iñun ezeuan irabazirik kalian. Hil. irabazíxan. 1. irabazixan. (c). adberbioa. Dirua irabazten. Familixa orretan iru semiak irabazixan dare. 2. irabazixan. (c). adberbioa. Pisua edo altuera irabazten. Oinddio txal ori irabazixan dago.
irabazpíde, irabazpidía. (c). izena. Dirua edo bizimodua irabazteko modua.   Medio de vida, modo de ganar dinero. Basarrixan be etzeuan irabazpide aundirik eta tabernia ipiñi zeban./ Ezta jakitten nun egon leiken irabazpidia.