Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
illárra, illarría. (c). izena. . Brezo. komentario 1 Ik. killárra.
ílle, illía. (a). izena. ULE (LEIN., OÑ., UB., ANG.). Pelo. Eratorri guztiak ere, goian aipaturiko eskualdeetan, ule-rekin. ílle zúri, ílle zuríxa. (b). izena. Cana. Ille zúrixak dauzkazu. illeurri, illeurrixa. "La (oveja) que tiene poca lana." (Izag Antz) illía jo. (d). aditza. Artilea idaurrez edo makilaz jo harrotzeko. Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp. illia zurittu. (b). aditza. Ile zuriak irten.
illégorri, illégorrixa. (c). Pelirrojo.
illégun, illégunak. (d). izena. Don.ren arabera, agostuaren lehenengo hamabi egunak. Esaera da egun bakoitzeko eguraldiak adierazten duela hurrengo urteko hilabete bakoitzekoa. Lehenengoak urtarrilekoa, bigarrenak otsailekoa, eta horrela. Beste leku batzuetan urteko lehen hamabi egunak izan ohi dira illegunak.
ille-joan, ille-joana. (c). Ilea falta den unea. Egundoko ille-joanak dauzka buruan. Ik. bizar-joan.
illékixkur, illékixkurra. (b). De pelo rizado o crespo. Rubixo illekixkur ori diabru utsa da.
illéko, illekúa. (b). izena. La menstruación. Arpegi txarra dauka, illekuakin dago ta. Norbait aurpegi edo gorputzaldi txar samarrez badago, gizonezkoa izanda ere, zera esan izan zaio: Zer, illekuakin ago ala? Sin. régla. Ik. gauzak.
ille-mótotx, ille-motótxa. (c). izena. ILLE-MOLTZO, ILLE-TORTO (OÑ.). Penacho de pelos. Ik. mótotx.
illentxa, ilintxa. Ik. ilentxa.
illerri, illerrixe (Aram.). izena. (Aramaio) "Hilen oroimenez elizan ipintzen zen trapu beltz bat." (Orm Aram).
illéta, illetía. (c). izena. Funeral. Gaur zazpiretan illetak (edo illetia) Santamaiñan. Pluralean sarriago. Normalean entierru erabiltzen da, baina esapideetan, ostera, sarri entzuten da hitz hau. Iletatik berandu itzultzen bazen norbait, zera galdetzen omen zitzaion: Ze, zeruko ateraiño lagundu jatzue, ala? (Lar Antz). illetía bestéik éuki ez. (c). esapidea. Beti desgraziak kontatzen jardun.   Se dice de quien siempre está contando desgracias. Aspertuta nago orrekin, illetia besterik eztauka ta. Baita: ILLETIA DARIXOLA, ILLETAK JOTEN. Edota Aren illeta-soiñuak etxaukan akaburik.
illézuri, illézurixa. (b). adjektiboa. Canoso, de pelo blanco. Potolo illezuri bat da jerentia.
illínti, illíntixa. (d). izena. ILLÁNTI, ILLATI. Tizón, palo medio quemado. Beeko sutatik illintixak artu ta pizten zittuan zigarruak. Azen. íllinti, íllanti, íllati ere bai. illíntixa baiño béltzaua. (c). esapidea. Oso beltza. Afrikano bat jebillan, illintixa baiño beltzaua, erlojuak saltzen.
illu, illúa. (d). izena. ILDDO (ARAM.), IXU, IRU (EIB.). Enbor zaharrek barrualdean daukaten usteldutako materia.   Lo blanco y podrido de un tronco. Illua esate ako usteldutako... Arrama bat noizbaitten ebai itxuria, ta andik sartze akon mala da ori; beai buruai sartze akon, zea, ustela. Martin. Ik. iru.
íllun. 1. illun, illúna. (a). adjektiboa. Oscuro, -a. Kotxe illun baten ikusi dot. berde-illun. (b). adjektiboa. GORRI-ILLUN. Berde oscuro. GORRI-ILLUN, ORI-ILLUN, etab.: rojo oscuro, amarillo oscuro, etc. upan baino illunago. (d). esapidea. (Leintz) Oso ilun. Upa: barrika. 2. illun, illuna. (b). izena. La noche, la oscuridad. Guazen etxera, laster illuna dator eta./ Eneban ezer ikusten illunetan.
illunábar, illunabárra. (d). izena. Anochecer. Gu etxera orduko illunabarra izango da. Hitz ia galdua. Illuntze, -i da arrunta. illuntábar, illuntabárra dio Donatok. Honek dionez, illuntzi baino ilunago dagoenean da illun(t)abar; eta istantzen sinonimoa izango litzateke eta egunsentiren antonimoa. Ik. illúnkera, ílluntzi, -e, istantz.
illunáldi, illunaldíxa. (c). izena. Ilun dagoen momentua. Lainoagatik bat-batean iluntzen denekoa, gehienbat.   Momento de oscuridad. Illunaldixa dauka egualdixak, goizian euzki ederra egon da baiña.