Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
plátano
poiál
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
poiál, poiála. (d). izena. Etxegintzan, lurraren gainean doazen osagaiei (zutiko, marko, etab.) ipintzen zaien harrizko oinarria hezetasunari aurre egiteko.   Poyo. Orri izena... poiala, poiala. Sebas. Garaiaren harrizko hanka ere bai. Ik. gárai.
© Aitor Usobiaga
pólaiña, pólaiñak. (c). izena. Edurretan edo lokatzetan ibiltzeko oinetakoen gainetik ipini ohi diren estalkiak.   Polainas. Edurretan ibiltzeko jantzizu polaiñak. bai tokáu be astuái pólaiñak. esapidea. BAI TOKÁU BE ASTUÁI KÓNFITTAK. Dagokiona baino jazkera dotoreagoa eramateagatik edo halako gauzengatik norbaitez adar-soinuan esan ohi den esapidea. pólaiñak jaso. (c). esapidea. (adierazkorra.) Hankak jaso, ospa egin. Ik. ankak jaso.
polea, poleia. (b). izena. Polea. Ik. txirrika.
políki. (Leintz) POLÍTTO (UB.-ANG, LEIN.). 1. poliki. (a). adberbioa. POLÍTTO (UB.-ANG, LEIN.). Despacio. Poliki-poliki ibiltzen da. Ik. astíro, sosíuz, mantso. 2. poliki. (c). adberbioa. POLÍTTO (UB.-ANG, LEIN.). Ondo samar.   Bastante bien, lindamente. Aura poliki bizi da jubilau zanetik./ Txopekuan poliki emuten dabe jaten./ Gurian politto ikusten da euskal telebista.
pólitt. 1. politt, polítta. (a). adjektiboa. Bonito, -a. Zelako bizikleta politta. 2. politt, polítta. (a). adjektiboa. (adierazkorra.) Ederra, handi samarra.   Hermoso, -a, bueno, -a. Zartara politta artu najuan ate-markuan kontra./ Mozkor politta jauken arek pe./ Bei politta erosi jok Pellok. ardao politta. (c). esapidea. Ardo ona, bikaina izan gabe. Leenguan ekarri giñuan Laguardiatik ardaua politta. polítta pasáu. (b). esapidea. Menuda la que (nos, les...) ha sucedido. Politta pasau jakun Portugalen.