Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mánofra
máratz
mánofra, mánofrak. (d). izena. Burrukarako antzina erabiltzen omen ziren eskularru modukoak.   Manoplas; al parecer se usaban en las peleas. Asarretzen jako, asten die demandan. asi die burrukan, eta gure lagunan anaia, Larrartekua, apartatzera sartu zan, da manofrak, orrek e, manofrak, eztakit zuk dakizun zelakuak dien, burdiñia ei dauke, koskorrak ei dauzke ta, uela emendik ola, ta au sartu eskuen da, burdiña-koskuak ei dia, manofrak orrek. Ben.
mánta. 1. mánta, mántia. (a). izena. Manta. Ik. kóltxilla. mánta emon. (c). esapidea. Neska-mutikoen artean, paliza eman, jo.   Pegar un grupo de niños a otro grupo o a otro niño. Kontuz ibilli ari Uberako mutikuekin, bestela manta emongoske ta. mantia euki. esapidea. "Sukarra izaten denean izaten den gorputzaldi txarra, buru astuna. Aspirinia artu bikot, manta edarra daukat eta." (Lar Antz) 2. mánta, mántia. (c). izena. Familiako bat hiltzen zenean elizan ipintzen zen zapi beltza. Ik. mantá-jásotze.
mantá-jásotze, mantá-jásotzia. (c). izena. Norbait hiltzen zenean, elizan, Uberan behintzat, manta beltz bat jartzen zen kandelekin-eta etxeko emakume baten aulkiaren aurrean. Urtea betetakoan urte-mezarekin batera manta-jasotzea egiten zen, manta kentzea, alegia.   La retirada de la manta, al año de colocarla en la iglesia por la muerte de un familiar. Manta-jasotzia zuan, bat iltze zanian elizan manta beltz bat ipintze zuan, urte guztian meza-nausittan, kandelekiñ-eta an egotia; eta gero urtia kunplidutakuan ba manta-jasotzia, urte-meza moduan ero. Klem. mántara joan. (c). esapidea. MÁNTIA SERBÍDU, MANTIA SERBITZERA JOAN. Mantaren aurreko aulkira joan meza entzutera. Eibarren asientua. (SB Eibetno).
mantar, mantarrak. izena. (Antzuola) Belaunperaino iristen ziren polaina antzekoak, baina artilezkoak. Kapaginek egiten zituzten. Mantarrak zien ankan batu, da galtzian mouan sartzeko etzianak, arek sekatzeko ta errezao izete zien, da arek usatze zittuan lengo zarrak. Industria auraxe zan kurtiderixia baiño lenao Antzuelan, kapaiña." (Lar Antz)
mántatxo, mántatxuak. (c). izena. Haur txikiak biltzeko mantak. Manta soilik ere esaten zaie. Ik. páxa, zapi.
mantau. (c). aditza. Ganadua mantaz estali. Gero mantau hotzittu ezteiñ. (AA ArrasEus, 236. o.).
mantékilla, mantékillia. (a). izena. Mantequilla. Ik. gúriñ.
manténdu. 1. mantendu. (b). da-du aditza. Elikatu.   Alimentar(se). I mantendu biar abenak pe etxaukak lan edarra./ Italianuak ixa pastiakin bakarrik mantentzen die. . mántentze aldéra. (c). Mantenuaren truke. Sorgiña i zan Bitorianatxo ori, lanian ibiltze i zan etxeik etxe mantentze aldera. Ben. (AA BergEus, 338. o.). 2. mantendu. (b). da-du aditza. Mantener(se). Franco berrogei urtian mantendu zan poderian./ Arek eztau esana mantendu. Erabilera hau berri samarra izan daiteke.
manténu, mantenúa. (c). izena. Elikadura, eta bizi izateko behar dena.   Alimentación y mantenimiento en general. Oinddio eztabe erabagi umien mantenua zeiñen arduria izango dan./ Eran be asko ta, mantenu formalik pez ta, laster galdu zan.
mántetako úme, mántetako umía. (c). izena. MÁNTETAKO, -UA. Adin txikiko umea, oraindik mantetan bildua dabilena.   Bebé. I mantetako umia itzala il zonan aitta./ Ze uste dok pa, mantetako umia naizela ori sinisteko, ero?/ Bi ume dauzke, bata lau urtekua eta bestia mantetakua.
mántilla, mántillia. (b). izena. Mantilla.
mántso. 1. mantso. (b). adberbioa. Astiro, poliki.   Despacio, mansamente. Mantso-mantso bota zotsan penaltixa./ Mantso asko ibiltzen da bizikletan. Mantso-mantso, gehienetan. Ik. astíro, sosíuz, poliki. 2. mantso, mantsúa. (b). adjektiboa. Manso, -a. Zaldi au oso mantsua da. Abereez ia bakarrik. Ant. nerbióso, -a, bizi. Ik. ótzan.
mantsótu. (c). da-du aditza. Mantso bihurtu.   Amansar(se), desbravar(se). Zaldixa asko mantsotu da aspaldixan./ Ori be mantsotuko dau edadiak./ Ezkontzia komeni jak iri puxkat mantsotzeko. Pertsonez ere bai, baina abereak gogoan izanik, ziur asko. Ik. otzándu, umílddu, apáldu.
mántxa, mantxía. (a). izena. Mancha.
mantxarráda, mantxarradía. (d). izena. MANTXAR, MONTXOR. Obraren baten edo auzo-lanen baten ondorengo bazkari edo afari berezia.   Comida o cena especial después de terminar un trabajo vecinal o una obra. San Martzialen itte zuan mantxarradia; bakaillau-jana. Argittako asko batze zuan San Martzialen, eta lanak pe egin biar izate jittuen auzokuak, erretillak-eta, gauzak-eta, arregluak anguak, eta gero itte juen mantxarradia. Bakaillau-jana, garrafoi ardaua eruan da. Klem.
© Gorka Ortega
mántxu, mantxúa. (c). adjektiboa. Manco, -a. Mantxua zan San Antonioko gasolinerua. Sin. esku-mantxu. Sin. besómotz.
© Jaione Isazelaia
mantzáliña, mantzáliñia. (c). izena. . MANTZANILLA, MANZANILLA (GAUR EGUN ERABILIAGOAK) . Chamaemelum nobile. Kamamila.   Manzanilla. Infusioan hartzen den landare ezaguna.
maoi. Ik. máun.
mara-mára. (c). adberbioa. Elurra edo euria ederki eta ugari.   Se dice cuando nieva o llueve intensamente pero con placidez. Atzo oberuzkuan edurra mara-mara zan./ An, ikusi, eurixa mara-mara. mara-mara negarrez. esapidea. Negar betean. Gizato aundixa izan arren, mara-mara negarrez egon zan. (AAG Eibes). Ik. blasta-blasta.
marátilla. MAATILLA.
© Jaione Isazelaia
1. marátilla, marátillia. (c). izena. Egurrezko pieza birakorra, atea edo leihoa ixteko sistema.   Tarabilla. Basarriko atia oinddio be maratilliakin ixten da. Pertsona autubatzeile baten ezizena zen Osintxun. “Maratillia” esate otxen gaitzizena; atxua ipoinjakitzaillia. Pasatzen zan danai be preguntia, nun izen zan... Hil. ateik aiña maratilla euki. (c). esapidea. Denerako erantzuna, soluzioa euki, tranpa guztiak jakin.
2. marátilla, marátillia. (d). izena. "Péndulo de madera que hacen girar las hilanderas para retorcer el lino." (Azkue). Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin erdixen, da maratillia, lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. JJp. 3. maratilla, maratillia. izena. (Eibar) Destornillador.