Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ortan
oskárbi
órtik. (a). adberbioa. Desde ahí. ortikoz emendikoz. (c). esapidea. (Leintz) ORTIKOZ EMETIKOZ. Bata eta bestea, gauza bat eta bestea egiten. Ortikoz emetikoz, gox osue pasau juat. órtitxik. (c). adberbioa. Hortixe.   Desde ahí mismo. Ortitxik sartu die lapurrak.
órtosik. (b). adberbioa. Oinutsik.   Descalzo. Jantzi zapatilla batzuk; ez ibilli ortosik. Sin. ankáutsik, oingórri útsetan, óiñutsik.
ortóstu. (c). da-du aditza. Ortosik jarri.   Descalzar(se). Ortostu ein giñan errekia pasatzeko. Ortosik edo oiñutsik jarri da arrunta.
órtu, ortúa. (a). izena. Baratzea.   Huerto. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei.
ortúari, ortúarixa. (d). izena. Barazkia.   Hortaliza. Berduria be esaten dou baiña. “Arek ortura dedikatzeittuk, ortuarixa etaratze juek”. Don. Ia galdua. Ortuko gauza edo berdura erabili ohi da.
ortu-gáuza, ortu-gauzía. (c). izena. ORTUKO GAUZA. Hortaliza. Ortu-gauzia da aspaldixan gutxien karutu dana. Ik. berdúra, ortúari.
ortulan, ortulana. izena. "Ortua lantzen duen pertsona. Joxe Mari oso ortulan txarra da." (Lar Antz). komentario 1
ortúlau, ortúlaua. (c). izena. Ortu handia eta ederra; ez da derrigorra lau-laua izatea.   Dícese de las huertas grandes y hermosas. Ortulau ederrak dare Bolubarrin./ Len Madura guztia ortulaua zan.
ortú-mailluki, ortú-maillukixa. (c). izena. Ortuan hartzen den marrubia, zelaikoaz bereizi nahi denean. Platerkara maillukixa emon jostan, ortu-maillukixa.
ortz. 1. órtz, órtza. (b). izena. Lanabes baten hagina.   Púa de un utensilio. Tenedoriai ortza apurtu jako./ Eskubara ortza sartu dot ankan. Ik. ortz-bakar, ozbiko, bostortz, burdiñara. Ik. bóstortz, burdíñara, ozbíko, ortz-bakar. 2. ortz, órtza. (b). izena. Aho erdiko hagin zabal bakoitza.   Diente incisivo, paleta. Ortza erdittik apurtu jat sagarra jaterakuan. Agiñ da Bergaran hitz orokorra. Sin. pála. Ik. alboágiñ, kólmillo, txarri-ágiñ, agíñ. ortzetakua artu. esapidea. ORTZETAKUA EMON. "Golpea edo min hartu, eman; baita ustegabeko erantzuna, jokabidea ere.   Palo." (Lar Antz) Sin. narrukúa artu.
ortz-bakar. 1. ortz-bakar, ortz-bakarra. (d). izena. ORZ-BAKAR. Ikatza ateratzeko eta xehetzeko erabiltzen zen tresna kirtenluzea. Iketza etaatzeko-ta guk eukitze giñuan orz-bakarra; ortza ba atzamarra zan beste sendo ingurukua. Cand. Sin. ikatz-kaku. 2. ortz-bakar, ortz-bakarra. (d). izena. Nabarra. Ik. nábar.
osaba, osabía. (d). izena. Tío. Ik. izéko, tío.
osásun, osasúna. (a). izena. Salud. Osasun onekua izan da beti. Gabien parranda ta goxien logure, gure umiok eztie osasunen gure. esaera. (Leintz) Osasuna, munduko ondasuna. esaera. (Lar Antz). osasunákin urrátu. (b). esapidea. Que rompas con salud! Auto barrixa, e? Osasunakin urratu! . Zerbait estrainatzen denean esana.
osasungárri, osasungarríxa. (c). izena. Osasunerako ona.   Saludable. Deskantsua osasungarrixa da.
osátu. (b). da-du aditza. Sendatu.   Curar(se), sanar. Oian egon biozu osatu arte. Sin. saníau.
Osíntxu. (a). toponimoa. Bergarako auzoa. Antzinako paperetan Osirançu (Osirantzu) agertzen da. Etim.: Osin+antzu ote? Osin antzua, arrainik gabeko putzua, agian.
ósiñ. (Eibar) OTSIN (EIB.). 1. osíñ, osíña. (c). izena. Ibaiko putzu sakona. Bentako osiñian bainatzen giñan./ Osiñak betik paraje astuna, ola ur geldixa daolako, ero errekian okerrunetan. Don. Osinak ziren lehenagoko bainu-lekuak. Agorrosin eta Beosin baserriak ibai ondoan daude. 2. osíñ, osíña. (d). izena. Putzua orokorrean. Linua beratzekoa, adibidez, izendatzeko ere erabiltzen zela diote zaharrek. "Otsin: poza, pozo, presa. Naturala edo egindakua." (SB Eibetno). Ik. kunbo, liñapótzu.