Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
motórbizikeleta
mozórro
motórbizikeleta, motórbizikeletia, motobizikleta, motozikleta. (c). izena. Motocicleta. Hala esaten genuen antzina. Gero eboluzio hau izan du: MOTOBIZIKELETA, MOTOBIZIKLETA, eta orain MOTOZIKLETA.
mótotx, motótxa. (c). izena. ILLE-MÓTOTX. Penacho de pelos. Pelukerixan mototx rubixo bat ipiñi dotse./ Zelako ille-mototx politta ipiñi dotsan gure amandriak neskatilliai. Buruko edozein lekutan egon edo ipini daiteke. Ardi batzuk bekokian dutenari ere bai. Mototxa. «Mototxaundíxa» ta, «Mototx-txikixa» ta, izenak eukitzeittue. Luis
motróillo, motroillúa. (c). izena. Pila nahasia edo korapilatua.   Revoltijo, montón desordenado. Ikastolatik umiak motroilluan urtetzen dabe./ Nik lagatako sokak lurrian zeuzkan motroillo bat eindda.
motroillótu. (d). da-du aditza. Motroillo bihurtu.   Hacer(se) un revoltijo. Mantak, izarak, erropak danak lurrian zeuzkan motroillotuta.
mots. Ik. amots.
motúra, moturía. (d). izena. Errotariak laborea ehotzeagatik bereganatzen duen irin partea, % 10a, normalean.   Pago por la molienda. Errotarixak moturia kentzen juan, da zorrua arintxuaua etxerakuan. MOTURIA KENDU, beraz. Sin. laka.
motx. Ik. motz.
© Ezezaguna
motxáilla, motxaillía. (d). izena. (Eibar) Gitano en Osintxu, Eibar y alrededores. Motxaillia ta asko izeten zan emen. Guk áretxekin ikasi giñuan erderaz. Mertz.
motxárda.
© Gorka Ortega
1. motxarda, motxardía. (c). adjektiboa. Neskatilla bizi eta bihurriengatik esan ohi da.   Dícese de las niñas revoltosas y de carácter. Nungua da neskatilla motxarda belendriñ au?
2. motxarda, motxardia. izena. "Oveja muy corta y rechoncha. Animal resistente al frio, nieve... Mujer de poca estatura y mal aspecto." (Izag Oñ). 3. motxarda, motxardia. izena. "Egurrezko pintza modukoak, gaztainak koskol eta guzti batzeko. Motxardia seittuan itte zan gaztaiña adar batekiñ." (Lar Antz). Sin. mórdaza.
motz. 1. motz, mótza. (a). izena. MOTX. Corto. Ant. lúze. motz geldittu. (c). esapidea. Quedarse corto. Eun urte dauzkala esan neban, da igual motz geldittuko nitzan. 2. motz, mótza. (c). adjektiboa. Harremanetan erraz mozten dena, lotsatia.   Corto, -a, tímido, -a, retraído, -a. Mutill ederra zuan baiña motzaua zera baiño./ Aura dan motzakin kapaz da gorri-gorri jarri tta berbaik pe ez eitteko. 3. motz. Ik. neskámotz. 4. motz. Ik. amots.
móxal, moxála. (c). izena. Zaldikume txikia, arra zein emea, txikia den artean.   Potro, -a. Arra ta emia eztakitt eukiko daben aldeik, guk moxala esaten jau bixei, txikixak dienian, moxalak. Don. Dena dela, jende askok zaldikume arrei bakarrik deitzen die moxal; bior emeei. Ik. txiko.
mózkor. 1. mozkor, mozkórra. (a). izena. Borrachera. Ik. atxur. 2. mozkor, mozkórra. (a). izena. Borracho, -a. Sin. mózkorti. 3. mozkor, mozkorra. izena. (Eibar) Enbor zati haundia, bringa.
mozkórrillo, mozkórrillua. (c). adjektiboa. Borrachuzo. Mediko ona zuan baiña mozkorrillo samarra.
mózkorti, mózkortixa. (c). adjektiboa. Mozkorra.   Borracho, -a. Mozkortixa zuan baiña ondraua. Bergarako kalean, batik bat. Gutxi erabilia. Sin. mozkor.
mozkórtu. (a). da-du aditza. Emborrachar(se). Ik. lafíau, pinplau, atxurtu, berdinddu.
mozkóte, mozkotía. (c). adjektiboa. Pertsona txikia eta zabala.   Se dice de las personas achaparradas. Errezill aldeko mozkote batekin ein juan burrukan. Ik. txaparróte.
mozólo.
© Arturo Elosegi
1. mozolo, mozolúa. (c). izena. Athene noctua. Mochuelo común. Uberako kanpantorrian arrapau giñuan bein mozolua. Ik. mozolo zuri, gautxori.
2. mozolo, -a, mozolúa, -ía. (b). adjektiboa. Atolondrado, -a, lelo, -a. Siestan dagola ta ez molestatzeko esan dot, mozoluok alakuok./ Bueno, neska, ez ari izen mozolía. mozólo-mozólo egon. (b). esapidea. MOZÓLA-MOZÓLA EGON. Estar como un, -a tonto, -a. Atsalde guztia aren telefonuan zaiñ pasau jonat mozola-mozola.
mozolokeríxa, mozolokerixía. (b). izena. Tontería, necedad. Makiña bat mozolokerixa ikusten da telebisiñuan.
mozolótu. (b). da-du aditza. Mozolo bihurtu.
mozolo zuri, mozolo zurixa. (c). izena. (Soraluze) tyto alba. Lechuza. Sin. ontzuri.