Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lépo
létxuga
lépo, lepúa. (a). izena. Cuello. Lepoko miñez nago. Ez da "cuello" huts-hutsik. Lepora jaso edo lepuan artu esaten denean, bizkarra, sorbalda, ere bada. Ik. sáma. burúa léngo lepótik éuki. (c). esapidea. Norbaitek lehengo berdintsua izaten jarraitu. iñón lepótik bizi. (c). esapidea. IÑÓN LEPÓTIK JAN. Vivir, comer, a expensas de otros. Ori majo bizi dok aittan lepotik. lepo eiñ. Gehiegi jan ondoren bete-bete egin. Sin. ók eiñ. lepoka egin. esapidea. LEPOKA IBILI. Bizkar gainean zama garraiatu. Trixkia; da gero aura einddakuen txendor-zulotaa batzia izete zan, eta emen jeneralien eitte giñuan auzotarrak. Ori lepoka ibiltze zan. Jose. lepóra jáso. (b). aditza. Bizkarrera jaso. Ezetz eun kiloko arrixa lepora jaso. lepóra sálto eiñ. (c). esapidea. Reaccionar con virulencia contra alguien. Eziozu ori esan, bestela lepora salto eingotsu. lepóraiño egon. (b). esapidea. Estar harto. Leporaiño nago zure barriketekin. lepóraiño eiñ. (c). esapidea. LEPÓTIK GÓRA EIÑ, ERAIÑ. Hartar(se), cabrear(se). Gaur umiak leporaiño eiñ doskue./ Lepotik gora eraiñ dostazu. lepóraiño sartu. (b). esapidea. Comprometerse a fondo. Politikan leporaiño sartuta dago. lepua berotu. esapidea. Egurra eman. Sin. bizkarra berotu. lepúa jaso. (c). esapidea. Desentenderse con desdén. Aittatu jat berai tokatzen jakola sankristautzia, baiña lepua jaso ta alde ein ddau. Sin. bizkárra jaso. lepúa jokatu. (c). esapidea. LEPUA EIÑ. Jugarse cualquier cosa. Lepua jokatuko nostake ezetz biar sasoiz jaiki. lepúan artu. (a). du aditza. Besoetan edo bizkarrean hartu. Umia lepuan artuta zebillen konprak eitten./ Jertsia lepuan artu ta Urkiolara.
lepóker, lepókerra. (d). adjektiboa. Lepo ingurua okerra duena.   Encorvado, -a. Orren aitta surluze lepoker bat zuan./ Oillo lepoker bat il ddot saldatarako.
lepomágal, lepomagála. (d). izena. LEPOMAAL. Behiek paparraldean zintzilik duten partea.   Papada de vacuno. Lepomaala, narrua eukitzen dau sobrante, lepomaala. Don.
© Ibon Serrano
léra, léria. (b). izena. Gurpilik gabeko gurdia.   Narria. Len leran karrio-lan asko eitte zan basarrixan. Amak dio LERA TXIKIxa erabiltzen zela lurretan. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem. Ik. lera-búrdi, záma, nardáka.
lera-bantzu, lera-bantzúa(k). izena. Leraren alboetako egurrak.
lera-búrdi, lera-burdíxa. (d). izena. Gurdia, atzean lera lotuta duela. Garoa basotik edo gari-azauak sorotik ekartzeko erabiltzen zen sistema, bidaia hobeto aprobetxatzearren.   Sistema de acarreo consistente en atar la narria detrás del carro. Burdixa eta atzekaldian leria, aldapetan goitti bera narrasian etortze zana. Lera-burdixa; sarrittan garuakin da ekartze zien lera-burdixak. Lera-burdixa ekarri zala, esate zuan, ero garua lera-burdixakin. Klem. LERA-BURDIXA EKARRI edo LERA ETA BURDI EKARRI. Udazkenian garotara urrin juten giñan da, beti kamiñora jexten giñan lera ta burdi. Esagapekua burdixan da leran esaga gaiñekua; artu mendixan da, etorri tta, gero bera etorrittakuan esaga gaiñian lerakaria kargau, etxera. Don. Honelakoetan, aldapan gurdia frenatzea zen leraren eginkizun nagusia. léra ta búrdi. (c). esapidea. Mozkortuta eta ese handiak eginez.   Tambaleándose por la borrachera. Atzo afaixa euki juan da lera ta burdi jetuan etxeko bidian./ Mozkortutakuan lera ta burdi ibiltzen dok kalia betian.
lera-silla, lera-sillia. (d). izena. LERA-PARTIKA. Leraren erdiko egurra. Aura partikia da. Ez sillia esate otsen, lera-silla. Angel
lera-zapata, lera-zapatia. (d). izena. Lera-bantzuek azpian duten egurra edo burdina, zeinen gainean egiten duen tarras. Orrek lera-zapatak. Don.
lérden. 1. lerden, lerdéna. (d). adjektiboa. Zuzena izanik, luzetasun edo mehetasun egokia edo dotorea duena." (Hauta-lanerako Euskal Hiztegia. I. Sarasola).   -Lerdena, fuertia danian ero, nik uste dot, sasoikua ero. Gure amak txikitan entzuten zuen. Berak ez du erabili izan eta aspaldian entzun ere ez. Zerden, ostera, freskoago du. Ik. zérden. 2. lerden, lerdena. adjektiboa. "Txepela. Normalean emakumearengatik esaten da." (Lar Antz).
letaiñía. 1. letaiñía. (c). izena. Letanía   Letanía. San Martzialera, goizian letaiñia egoten zan seitterdittan, da bastante jente joaten zan. Eta letaiñiakin igo, an mezia entzun da gero txokolatia. Sot. (AA BergEus, 334. o.). Famatua da San Martzial egunez Santamaiñatik igotzen dena. 2. letaiñía. (d). izena. LETAIÑIA . Birao sorta.   Sarta de maldiciones. Beixak ankia zapaldu ero, ta arek jabillan letaiñia./ Bai, enterau danian letaiñia edarra esan dau. LETAI
léte gaztáiña, léte gaztaiñía. (d). izena. Gaztaina mota bat. Ik. gaztáiña.
letoi, letoia. izena. (Eibar) Latón. Sin. burdiñori.
létra, létria. (a). izena. Letra.
letxáda, letxadía. (c). izena. LETXARA. Karez eta urez egiten den nahastea, etxe-paretak zuritzeko eta erabiltzen dena.   Lechada. Iru baldekara letxada biako die etxeaurria zuritzeko. Sin. kare-letxáda.
1. letxe, létxia. (b). Genioa, bizitasuna. Arek jaukak letxia! Danak aidian ibiltzen jittuk. LETXE TXAR, letxe txarra. Mala leche. Ik. maláletxe.
2. letxe. Ik. lez.