Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
látro
lázo
lázo. 1. lázo, lázua. (c). izena. Lazo. Zelako lazo politta daukazun paparrian. Azen.: lazúa ere bai adiera guztietan. Ik. erróseta. 2. lázo, lázua. (c). izena. Lazo para atrapar pájaros y otros animales. 3. lázo, lázua. (d). izena. Etxegintzan, bi egur elkarrekin batzeko egiten den elkarketa. Onek frontalak baldin badie, orri eitte jako unixo bat. Au baldin badator onaa, bestia sartze jakon emen, lazuan mouan eitten jakon. Jul. Sin. júnta.
laztabin. izena. (Eibar) Harria, lurra eta abar zulatzeko taladroa.
láztan. 1. laztan, laztána. (a). izena. Musua.   Beso. Ikustiaz batera bi laztan emun dost. PA eta PATXO, haur hizkerazko sinonimoak. Ant. pa, pátxo. laztan emon. aditza. LAZTANA EMON, LAZTAN EIÑ. Besar. Zegaittik ein dotsu laztan neska arek? Sin. laztándu. láztanka. (b). adberbioa. Laztanak ematen. Alkarri laztanka ikusittut. NORI laztanka. 2. laztan, laztána. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Maitea.   Amado, -a. Ez eiñ negarrik, nere laztana.