Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gálauts
galduerdi
gálauts, gálautsa. (c). izena. Gariaren hautsa. Galautsa e, lepuan da pegatzen zan autsa izeten zan, pikatzen zebana. Don.
galázi, galazíxa. (c). izena. GARI-AZI. Gari-hazia.   Simiente de trigo.
© Jaione Isazelaia
gálbae, -i, gálbaia. (b). izena. Alanbrezko sarea duen bahea.   Cedazo, criba. Babak jo ondoren galbaian pasatzen die autsa ta zikiña kentzeko./ Baia da iriña pasatzekua; sedazkuak izeten zien leen. Galbaia da garixa pasatzekua. Aniz. EGURREZKO GALBAIA eta ALANBREZKO GALBAIA bereizten omen ziren lehenago. Egurrezko galbaia: sarea alanbrezkoa beharrean egurrezkoa duena. Guk egurrezko galbaia babagorrixa apartatzeko geixenbat. Ta artua be bai, artua be jo, ta artua apartatzeko be bai. Don. Ikazginek ere erabiltzen zuten. Ik. báe, gálbaetu, artz. Ezkonbarrixak galbaian ura ekartzen ei dabe. (c). esaera. Ezkonberritako poza azaltzen duen esaera. galbaia(n) pasau. 1. gálbaian pasau. aditza. GALBAETU. Cribar. 2. gálbaia(n) pasau. esapidea. "Aukera zuzena edo zorrotza egin. Goizperren galbaia pasauta artzen dabe jentia." (Lar Antz)
gálbae-espárka, gálbae-esparkía. (d). izena. Ik. ésparka.
gálbaetu. (c). du aditza. Galbahean pasatu.   Cribar. Artuak aletuta dare, baiña galbaetu barik./ Errotara orduko dana galbaetu biar garixa. Aniz. Sin. galbaia(n) pasau
gálbana, gálbania. (a). izena. Galbana. Atzo parrandan ibilli ta gaur galbania demasa. Eguzkiak eragindakoa izan ohi da, gehienetan. Ardiek ere izaten dute. Beiñ martixa pasautakuan, beiñ bero eitten asittakuan, galbania arrapatzen dau ardixak aguro. Enr.
galbíde, galbidía. (c). izena. GALDUBIDE. Camino de perdición. Diru geixegixa izan zan aren galbidia. Hitz ezaguna da baina inor gutxik erabilia. Eliza girokoa, batik bat. Hitz ezaguna da baina inor gutxik erabilia. Eliza girokoa, batik bat.
galbúru, galburúa. (b). izena. GARIBÚRU. Espiga de trigo. Aurten, lasto luzia ta galburu txikixa.
galda. 1. galda, galdía. izena. (Eibar) "Fundición.   Metalak urtzen diran lantegixa." (SB Eibetno) 2. galda, galdía. izena. (Eibar) "Tenplatzeko edo forjatzeko pieziari emoten jakon beroketia." (SB Eibetno).
galda-burdiña, galda-burdiñia. izena. (Eibar) Hierro fundido.
galda-galtzairu, galda-galtzairua. izena. (Eibar) Acero fundido.
galdakao lanperna, galdakao lanpernia. izena. (Eibar) Amanita rubescens. Amanita rojiza. (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
gáldara, gáldaria. (b). izena. Caldero. Galdara aundi baten egosten zan artua ta esnia. GALDARA MAILLAZTUA esaten omen zitzaien aspaldi Angiozarren forma bereziko laino batzuei. Ik. kóbrezko gáldara, burdíngáldara.
gáldaratxo, gáldaratxua. (d). izena. Galdara txikia, esnea egosteko eta erabiltzen zena. Esnia egostekua ta; galdaratxúa. Iru bat litro ero. Don. Adibidean azentua azken aurrekoan.
galdari, galdarixa. izena. (Eibar) "Fundidor. Galdaketan diharduan bihargiña." (SB Eibetno). Sin. urtzaille.
galdetu. aditza. Preguntar. Bergarako kaleko familia abertzale batzuetan aspalditik erabilia. Preguntau da arrunta gure eskualdean. Batuaren eraginez, indartzen ari da galdetu. Sin. pregúntau. olátu, olatúa. (a). izena. Uhina.   Ola.
galdiau. KALDIAU, GALDAU, KALDAU, GALDATU. 1. galdiau. aditza. Galdatu. Burdina edo altzairuzko piezak elkarri itsatsi sutan goritu ondoren.   Caldear. Kaldeau, bi pieza berotu, ta ipini, tta da! da! jo ta pegau. Eus./ Pletiñak batu, erdixan takue sartu, suteixan galdiau, pegau. Bix./Kaldiau esate xakok pegau eiñ biozunian, bi pieza bata bestian pegau, soldiaittia mouan. Bixak pegaitteko saldia etara biadau, bestela ezta pegaitten.Jen./ Galdau esaten da juntau, pegau. Inaz. 2. galdatu. aditza. (Eibar) "Fundir.   Metalak urtu." (SB Eibetno).
galdóstu. (d). GARBOSTU, GARDOSTU. 1. galdostu. aditza. GARBOSTU, GARDOSTU. Ur irakinetan eduki zerbait, zeharo irakin gabe; hegaztia, adibidez, errazago lumatzeko. Garbostu da ziero irikitteke, irikiñ baiño len. Aragixak usaiña dauka, ta lelengo garbostu bat emungo jau. Sin. erregaldóstu. garbostu baten premiñia izan. esapidea. GALDOSTU BATEN PREMIÑIA IZAN. Irakinaldi baten premia izan. Sin. irakiñaldi bat falta. 2. galdostu. aditza. (Antzuola) GARBOSTU, GARDOSTU. "Pertsona bat berotu. Eun guztian kanpuan lanian ibilli ta beeko suan aurrian garbostu bat artu giñuan." (Lar Antz).
gáldu. 1. galdu. aditza. Perder(se). Testuinguru zabalean erabilia. Hona hemen adibide batzuk: Kotxeko giltzak galdu jat./ Orren amak gerra denporan galdu zeban burua (zoratu)./ Aurten ixa baba guztiak (alperrik) galdu die (hondatu)./ Gazte asko eranak eta erretiro txarrak galtzen dau (hondatu)./ Lapurreta asko einddakua zan itxuria, ta bein kontau jao konfiantzara anaiai; orduan galdu ei zan (bere burua saldu, salatu)./ Bedar txarra nekez galtzen da (desagertu, ezabatu)./ Errekaldeko andra gaztiak umia galdu ei dau (abortoa izan)./ Itxuria juiziuan abogau txarra tokau ero, ta alkar galdu zeben. (hondamendira eraman)./ Udan errez galtzen da esnia (mudatu). Ezizu orren kuidaorik izan, ori ezta galduko eta (ongi moldatu). Ant. galdu eraiñ. Ik. zurbilddu, mudau. 2. galdu, galdúa. (c). adjektiboa. Desmejorado, -a. Zuen ama gaixua pasau zebanetik oso galdua dago. 3. galdu, galdúa. (c). adjektiboa. Perdido, -a. Elgetako ferixia oso galdua egon zan./ Orduko oitturak galduak dare. Ik. ardigáldu.