gálbae, -i

© Jaione Isazelaia
gálbae, -i, gálbaia. (b). izena. Alanbrezko sarea duen bahea.   Cedazo, criba. Babak jo ondoren galbaian pasatzen die autsa ta zikiña kentzeko./ Baia da iriña pasatzekua; sedazkuak izeten zien leen. Galbaia da garixa pasatzekua. Aniz. EGURREZKO GALBAIA eta ALANBREZKO GALBAIA bereizten omen ziren lehenago. Egurrezko galbaia: sarea alanbrezkoa beharrean egurrezkoa duena. Guk egurrezko galbaia babagorrixa apartatzeko geixenbat. Ta artua be bai, artua be jo, ta artua apartatzeko be bai. Don. Ikazginek ere erabiltzen zuten. Ik. báe, gálbaetu, artz. Ezkonbarrixak galbaian ura ekartzen ei dabe. (c). esaera. Ezkonberritako poza azaltzen duen esaera. galbaia(n) pasau. 1. gálbaian pasau. aditza. GALBAETU. Cribar. 2. gálbaia(n) pasau. esapidea. "Aukera zuzena edo zorrotza egin. Goizperren galbaia pasauta artzen dabe jentia." (Lar Antz)