Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
dantzá-sóiñu
défentsa
défentsa, défentsia. (a). izena. DEFENSA. Defensa. Aizian kontrako defentsa barik dago zuen etxia.
déguellu, déguellua. (d). izena. Taiela, burdina ebakitzeko erreminta.   Tajadera. Sin. tajadera.
dei. 1. dei, déixa. (b). izena. Deia.   Llamada. Atzo jaso neban alabian deixa. Diar eta diar eiñ erabili ohi da normalean Bergaran. Dei eta deittu gero eta gehiago entzuten da, kalean batik bat. Ik. ilddía. 2. dei, déixak. izena. Ezkondeiak. Sin. elízta.
déittu. (a). dio aditza. Llamar. Biar deittuidazu telefonoz. Ik. dei, díar eiñ.
deizkion. (d). Derizkion. Iritzi-ren forma trinko lexikalizatua. Arek eitten ei eban, berak deizkionian, etxerako egurra falta-ero, nun dauan onena, juan illuntzian-ero, iñor mendixan ezebillenian bota. Hil. Adinekoek erabili ohi dute. Ik. iritzi.
déja. 1. déja, déjia. (d). izena. Harrizko zutabe edo hormek dituzten mailak, zurajeko egurrak bertan asenta daitezen. Pillarra da arrizkua, eta arek dauzka dejiak, mailak, metro bete ero bi metro zabalian, eta gero frontalak asentatzeko dejia eindda an, lagata maillia. Don. 2. déja, déjia. (d). izena. Karobiaren barrualdean dagoen gorune edo irtenunea. Dejan asi tta bueltan-bueltan erre bia dan karearrixakin. Felix. Karobiaren labeak bere behealdeko buelta osoan hamar bat zentimetroko irtenunea izaten zuen, eta hortxe kokatzen ziren arkuaren lehenengo harriak.
dejára, dejaría. (b). izena. Dejada, en el juego de la pelota. Kriston dejarak ein jittuk Atanillok.
démanda, démandia. (c). izena. Sesioa, eztabaida garratza.   Discusión violenta. Atzo be demanda mortala euki eben aitta-semiak./ Onez-onian konpondu gaittien, demandaik eztou biar da. Sin. sesíño. démandan. (c). adberbioa. Haserre eztabaidatzen. Etxe ortan beti demandan dabitz. Sin. sesiñuan. Ik. drógan.