Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bedarréta, bedarretía. (c). izena. Belar garraiatze lana. Ik. bedarrondóta.
bedarróndo, bedarrondúa. (b). izena. Belar ondua, belar iharra.   Heno. Aber noiz etortze zaten bedarrondo batzera. Azen.: bedárrondo ere bai. Sin. bedar igar, bedar siku. (Lein.)
bedarrondóta, bedarrondotía. (b). izena. Belar ontze lanak.   Las tareas del heno. Bedarrondotia lan astuna da./ Aurtengoz akabaittugu bedarrondotak. Bedarreta esanda gauza bera ulertzen da, udan behintzat. Sin. bedarrontze. Ik. egurréta, garóta.
bedarrontze, bedarrontzia. (c). Las tareas del heno. Ik. bedarrondóta.
bedártu. (d). aditza. (Eibar) Meharrago bihurtu.   Estrechar. Esixak jartziakin, zerbaitt bedartu eiñ dogu sailla. (Etxba Eib)./ Aman gonia alabiari jartzeko, pixkat bedartutzia biar izan dau barrenetik./ Zuk diñozuna da, lengo bide bedarra geixago bedartzia.
© Kutxa Fonoteka
bedartxóri, bedartxoríxa. (d). izena. Anthus pratensis; anthus trivialis. Bisbita. (Txori txikia) Sin. larratxori, txítxi.
bédartza, bédartzia. (c). izena. Belar ugaritasuna edo belar ugariko lekua.   Abundancia de hierba o lugar de hierba abundante. Leporaiñoko bedartza baten sartu giñan.
bedar zóro, bedar zorúa. izena. . Izena jaso dugu, baina zer denik gabe.