Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
azátz
ázkar
ázkar.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. azkar, azkárra. (c). izena. . Acer campestre. Astigarra.   Arce. Azkarran madala ibiltze giñuan Idurixon ganauei eulixak kentzeko. Klem. Oso ugaria ez den zuhaitza, gehienetan zuhaixka dena. Beste zuhaitz eta sastraka batzuekin nahasi hazi ohi da. Azal arrakalatsu, ezkatatsua. Haziak binaka doaz lotuak eta hegaran egiten dute jira-biraka Ik. astígar.
2.  azkar, azkarra. (a). adberbioa. Rápido, -a, listo, -a. Ez da bertakotzat jotzen. Bixkor da erabilera arruntekoa, baina azkar ere ezagutzen da eta gaur egun erabili ere dezente.
azkárri. 1. azkarri, azkarríxa. (c). izena. Levadura. Txikittan, amak labesua ein bia zebanian, Bolintxora bialtzen giñuzen azkarrittara./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Da andik zortzi egunera arek ogixa arrotze eban. Aniz. AZKARRIXA EMON egiten zaio oreari: Etxian eitten danian eromaixan, —oramaixa orreaittik izengo da, oria—: «Oria eindda dao?, oria jaikitta dao?». Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi ta epelian, jaiki eitten dok aura. Don. Lebadura ere deitzen zaio azkarri industrialari; azkarri, berriz, aurreko labesuko ore zatiari, irinetan laga eta fermentatutakoa, hazkarritzat erabiltzeko. Izen bata zein bestea ere esaten zaie biei, bai industrialari bai etxekoari. 2. azkarri, azkarríxa. (d). adjektiboa. (Eibar) Inteligente, despierto. Zuk saldutako txakurrak azkarrixa urten desta./ Mutill azkarrixa oiñ artu doguna morroitzat. (Etxba Eib)