1. azkarri

1. azkarri, azkarríxa. (c). izena. Levadura. Txikittan, amak labesua ein bia zebanian, Bolintxora bialtzen giñuzen azkarrittara./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Da andik zortzi egunera arek ogixa arrotze eban. Aniz. AZKARRIXA EMON egiten zaio oreari: Etxian eitten danian eromaixan, —oramaixa orreaittik izengo da, oria—: «Oria eindda dao?, oria jaikitta dao?». Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi ta epelian, jaiki eitten dok aura. Don. Lebadura ere deitzen zaio azkarri industrialari; azkarri, berriz, aurreko labesuko ore zatiari, irinetan laga eta fermentatutakoa, hazkarritzat erabiltzeko. Izen bata zein bestea ere esaten zaie biei, bai industrialari bai etxekoari.