Sailkapena: Osintxu

Txabolako tontorra

KoordenatuakX550281 Y4779315 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Aztertzekoa: Azalpen gehiago lortu. Zertatik ote dator izena??? MTNEn Intxosta-txabola izeneko tontor bat ageri da. Bera ote da?

Katastroan ez dator halako izenik eta inguru horretan beste sail pisudun batzuk daude.

Txabolaldea

KoordenatuakX549166 Y4777592 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)

Txara

KoordenatuakX548500 Y4777812 Mapan ikusi [7]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan Askargortaerdiko etxe ondoko terrenoetan ageri da. Inguruan badira pisu handiagoko sailak.

Txarazabal

KoordenatuakX550940 Y4778715 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)

Txikerriko zelaia

KoordenatuakX548404 Y4778380.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA

Txikiparteak

KoordenatuakX550864 Y4779011 Mapan ikusi [8]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Oharrak

Gure datu-basean (dokumentazio historikoan) ez da idatziz jaso PARTEA/PARTIA osagaia duen beste lekukotzarik; ezta oharretan ere.

Katastroan ikusten denez, 20 partzela inguru daude inguru honetan. Ematen du garai batean herri-saila izandakoa banatutakoan sortutako partzelak direla. Xabier Arregiren lekukotasunak ere hori adierazten du.  Partzela txikiak dira, 2-5000 m2 bitartekoak gehienak, denak ere hektarea bat baino txikiagoak.

Ematen du izen berri samarra dela, batez ere, ahoz erabiltzen dena. Idatziz ere agertzen da baina ahoz Txikipartia izena hartzen duten gehienak idatziz Garalekueta izenez agertzen dira. Bestalde, Garalekuetako partzela guztiek ez dute Txikipartea izena hartzen. 

Elosuan, Altsasu ondoan, ere badira Txikipartea eta Aundipartea izeneko sailak.

XABIER ARREGI: Kondebasoarekin muga egiten duten sail oso bat zen. Sail horretako parte bat Luis Gantxegiren izenean dago (Artolazabal Azpikoa); sail honetako batek ONDARBASO, edo ARDANBASO izena du. Itxura denez, neurketarekin bat banaketa egiteko ere elkartu ziren hartan, sailtxo bat geratu zen banaketatik kanpo. Orduan, sail hori zeintzako izango ote zen, izango ez ote zen erabaki nahian ari zirela horrela esan omen zuen batek “sail hori ardo kupel bat ekartzen duenarentzako izango zela” esan eta, horra non Luis Gantxegiren aitonak, edo aitak, baserrira jeitsi eta ardoa igo zuen. Horrela dute orain jabetzan Artolazabal Azpikoek, eta dauka duen izena."

Eta zuk, zer diozu?

Zer dakizu lursail hauen inguruan? Lehen herrisailak baziren noiz banatu ziren? Noiz arte erabili dira garoa batzeko? Garalekueta eta Txikiparteak paraje bera da? Ala Txikiparteak Garalekueta baino gehiago hartzen du eta ez datoz guztiz bat? Ondoan dago Txarazabal. Horko sail batzuk be Txikiparteetan sartzen dira?

Erantzun hemen

Txindurri

Bestelako izenakKondebaso, Erroitz
KoordenatuakX550460 Y4778424 Mapan ikusi [I_19220]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

Katastroan agertzen da partzela handi bat, Gomezkortako etxe bueltan, hainbat izenen artean Chindurrri (i)/Txindurri (a) agertzen dena. Partzela horretan ahoz agertzen da Txinddurriko itturrixa. Inguru horretan sortzen da erreka hau.

GFAn Txindurri Xabier Arregi: “Erroitz erreka” ere deitzen diote Arandon.

IkusiETXEAURREA-ETXEOSTEA-ETXEAZPIA (partzela), TXINDURRI-GOMEZKORTA BURUA (partzela).
Eta zuk, zer diozu?

Zein da izenik erabilixena? Zein konde-tatik dator izena?

Erantzun hemen

Untzueta

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaMUGARRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Untzueta, Untzuetak, Untzuetari, Untzuetan, Untzuetako, Untzuetatik, Untzuetara
Bestelako jakingarriakBergara eta Soraluze arteko mugarria. Mugarria ez da aurkitu. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 51. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Unzeta. Oharra: Ez dugu aurkitu. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.

Irudiak

Untzueta

KoordenatuakX547803 Y4779508 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaMUGARRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Untzueta, Untzuetak, Untzuetari, Untzuetan, Untzuetako, Untzuetatik, Untzuetara
Bestelako jakingarriakBergara eta Soraluze arteko mugarria. Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: --. Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 52. Mugarriaren izena 1939ko aktan: Unzeta. Oharra: "V" eta "P" idatzita. Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.

Irudiak


Untzuetaerdikoa

KoordenatuakX548030.9 Y4779263 Mapan ikusi [D_50028]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Untzuetaerdikoan bizi naiz, Untzuetaerdiko lagunak ditut, Gure ama Untzuetaerdikoa da, Untzuetaerdikotik etorri naiz, Untzuetaerdikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Untzuetaerdikoako lagunak ditut, Gure aita *Untzuetaerdikokua da, *Untzuetaerdikoatik etorri naiz, *Untzuetaerdikoara noa

Irudiak