Sailkapena: Elorregi

Etxeberri

KoordenatuakX545032 Y4770163 Mapan ikusi [D_49870]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaETXEA
Bestelako jakingarriak

GFAren aplikazioan, elkarren ondoan dauden bi eraikintxoak hartzen ditu ETXEBERRIk.

Ikusibarri (berba).

Irudiak

Etxezarretako zubia

KoordenatuakX544005 Y4769768 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaZUBIA
Oharrak

Bergarako Hiri Ordenazioko Plan Orokorreko Katalogotik hartua.

Irudiak

Galopotoa

KoordenatuakX546336 Y4770928 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Idatzizko erreferentziarik ez. Nondik ote dator??

Katastroan GALOPOTUA + ERREKALDE jasota dator, ahoz, 12/82 partzelarako. 3 hektarea ditu partzelak. Ez da idatziz jaso.

Horretaz aparte, Isasi-poto izeneko bi partzela agertzen dira baina hemendik aparte samar. Ez da "poto" osagaia duen beste izenik.

Gorotsabel

KoordenatuakX545058.6 Y4771015 Mapan ikusi [D_49883, D_49884]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA

Irudiak


Gorotsabel

KoordenatuakX545298 Y4770421 Mapan ikusi [I_20480]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Elorregiko hilerri azpitxora datorren erreka.

Oharrak

GFAko B5Mn KOTZABAL. Gorotsabel arautu zen baserria.

Eta zuk, zer diozu?

Gorotsabelerreka ala Gorotsabel? Ahoz esaten da Gorotsabel soilik erreka esateko?

Erantzun hemen

Irudiak

Gurutze gorria

KoordenatuakX544990 Y4770141 Mapan ikusi [D_49872]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gurutze gorria, Gurutze gorriak, Gurutze gorriari, Gurutze gorrian, Gurutze gorriko, Gurutze gorritik, Gurutze gorrira
Oharrak

Gaur egun Gurutze Gorria dago hemen. GFAn oraindik ere Indarretxea jartzen du. Garai batean Union Cerrajerako indarretxea izan zen. Esteban Arrietak (Elorregin jaio eta Eskoriatzan bizi denak) azaltzen du hango berri:

- Han San Prudentzio inguruan zeren etxia, eliza, eskolia… Zer zekazuen hor inguruan?
- Kamiñero-etxia, gero, zera, beste bat, e, tabernia euena, estankua eta tabernia: gure beziñuek zien hareik. Gero, e, oin Kruz Rojie dauena, hor auen zentrala, Union Cerrajerako zentral elektrikue, elektrizidadie. Han kanala-ta auen-ta. Han bizi zan matrimonio bat seme bategaz, da gero estaziñuan jefie-ta, guardagujia ta beste kaltzadoren bat ero bizi zien; eta beste matrimonion bat be bai, guardafrenua-ero zeren bat.

Irudiak

Hilerria

KoordenatuakX545275 Y4770452 Mapan ikusi [D_49889]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakEuskaltzaindia: halako generikoak batuaz ematea hobesten da.
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaHILERRIA
Oharrak

Ala Hilerria jarri beharko genuke??

Irudiak


Ibrasoro

KoordenatuakX544247 Y4770399 Mapan ikusi [I_25845]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

GFAtik hartua. Guk ez genuen. Mokorrosteren jarraipen gisa agertzen da GFAn. Ubidea ez dago guztian markatuta, Eskonbreragatik izango da??

Nondik ote dator? Inguruan ez dago halako izenik duen tokirik. Katastroan ez dago Iz hasi eta -soro/-solo osagaia duen partzelarik.

Ramon Agirrek esana hor Ibratzekoek zutela basoa. Hortik etorri ote litekeen.

Eta zuk, zer diozu?

Izen hau oso erabilixa da? Izenaren jatorrixa zein izan leike?

Erantzun hemen

Intxaurgoitia

KoordenatuakX547144 Y4770842 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

Elorregin ez da dokumentatzen Intxaur osagaia duen toponimorik. Lekukotasunaren arabera, ez du ematen A artikulua duenik. Aztertu.

Bigarren mailako lekuizena ematen du.

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu izen hau? Kokapen zehatza emongo ziñuke: katastroko partzela emon zeinke edo koordenatuak.

Erantzun hemen

Ipiñarriaga

Bestelako izenakAldeko, Elkoromuño
KoordenatuakX546368 Y4771771 Mapan ikusi [I_19331, I_19330]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ipiñarri baserria da. Ipiñarriaga edo Ipiñarrieta dokumentatzen da beti baina 2002an Ipiñarri arautu genuen. Ahozko lekukotasunetan gaizki jasota badago ere, erabiltzen da IPIÑARRIXA. Hori dela eta, mapan izena zuzendu eta Ipiñarriaga jarri dugu

AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ipiñarriaga, Ipiñarriagak, Ipiñarriagari, Ipiñarriagan, Ipiñarriagako, Ipiñarriagatik, Ipiñarriagara

Bestelako jakingarriak

Arotzena eta Olaetxeberri artean Debara doan erreka.

Oharrak

GFAn Aldeko eta Elkoromuño.