Sailkapena: Elorregi

Tximisoa

KoordenatuakX544477 Y4771019 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakInformazio gutxi dugu eta ez da erraza erabakitzea. Jatorrian Tximisoaga/Tximisuaga edo horrelako zerbait izan liteke? MTNEn Tximitxua. Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena eta ahoz jaso gabea. Ahoz Tximixo ere jaso denez eta o>U aldaketa berria izan litekeelakoan, Tximisoa erabaki dugu.
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Tximisoa, Tximisoak, Tximisoari, Tximisoan, Tximisoko, Tximisotik, Tximisora
Oharrak

MTNEn Tximitxua. Gure datu-basean ez da idatziz jaso antzeko toponimorik. IMI osagaidun bakarra idatziz: CHIMILLA-BASO, Osintxun.

Katastroan partzela bat agertzen da, 2005eko eskritura batean, idatziz, Tximisu jaso dena, Zabaldo baserrikoa. Ez da ahozko lekukotasunik jaso.

Txindurraitz

KoordenatuakX547652 Y4770274 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
Oharrak

Ez gure datu-basean eta ez katastroan ez dator halakorik.

Txorigaztañeta

KoordenatuakX546179 Y4771331 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan bi partzela oso txiki datoz izen horrekin, Isasizabal parean. Ematen du partzelon zati nagusia autobideak janda dagoela, bertan baitago Eibar-Arrasate-Bergara bidegurutze nagusia.

Aztertzekoa da ea ekialderago ere sartzen den, horko partzelaren batzuen izenak jaso barik daude eta.

U.C.M. indarretxea

KoordenatuakX546640 Y4772023 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaENERGIA ZENTROA
Oharrak

GFAtik hartua.

Urasketa

KoordenatuakX544135 Y4769772 Mapan ikusi [I_18973]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urasketa, Urasketak, Urasketari, Urasketan, Urasketako, Urasketatik, Urasketara

Bestelako jakingarriak

Munazurin sortu eta Barrenaberri parean Debara doan errekatxoa.

Oharrak

GFAn URAZKETA. Informanteak dio lehen toki horretan ur-askak izan zirela eta hortik datorkiola izena.

Katastroan Urasketa ez dator eta errekaren kontran bi partzela agertzen dira ahoz ARREKA ERREKA jaso direnak eta idatziz batean ARZUBIONDO eta bestean ARRICA-ERRECA jaso dena.

Eta zuk, zer diozu?

Zabal erabiltzen da izen hau errekatxo honi deitzeko? Eta Arreka-erreka, Arrika-erreka edo halako zerbait??

Erantzun hemen

Urbedeinkatuontzia

KoordenatuakX544623 Y4771267 Mapan ikusi [G_22571]
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaHARRIA
Oharrak

Ez da idatziz dokumentatzen, ezta oharretan ere. GFArentzat, Irutontorreta gailurra eta Urbedeinkatu ontzia berak dira. Honela dator: Gailurra: Irutontorreta, Urbedeinkatu ontzia. Bien azalerak berdin markatzen ditu.

Mendikat.net-en honela dio: La cumbre de Irutontorreta también parece recibir el nombre, no poco curioso, de Urbedeinkatu ontzia (Pila de agua bendita). Juan Larrañagaren lekukotzaren arabera ematen du Irutontorreta gainean dagoen harkaitz bati esaten zaiola "Ontzibedeinkatua".

Mapan, zalantzarik barik, Irutontorreta sartu beharko litzateke, EHko 100 mendien katalogoan ere hori dator eta.

Urbedeinkatuontzia erabili beharko da Ontzibedeinkaturen ordez, ala?

Urdagala

KoordenatuakX547535 Y4769602 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaPINUDIA
Oharrak

URDAGALA dokumentatzen da Elorregin behin 1812an eta L.M. Muxikaren liburuan ere jasoa dator 1813an. Hala ere, hau eta Urdaola ez ote dira bat?

Hori argitu ondoren erabaki beharko da maparako zer sartu.

Urdaola

KoordenatuakX548159 Y4769715 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urdaola, Urdaolak, Urdaolari, Urdaolan, Urdaolako, Urdaolatik, Urdaolara
Oharrak

Urdagala (i)/Urdebala (a) ere jasota dago inguruan. Bera ote dira? Katastroan badator partzela bat (12/45, Elkorobarrutikoa) ahoz eta idatziz Urdaola jaso dena.

Urieta

KoordenatuakX545616 Y4770796 Mapan ikusi [D_49885]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Urieta, Urietak, Urietari, Urietan, Urietako, Urietatik, Urietara
Oharrak

- Barbuak-eta zela harrapatzen zenduezen? - Barbuek guk ez gittuen harrapetan, gu artien gaztiek gitzen-ta, baiña baazen peskari oso onak, baazen, Barrenakuek-eta, Ubittakuek-eta, horreik peskari amorratuek zien-ta. Guardazibillek ibiltten zien, mikeletiek be bai; peskan ikusi ezkerok, e…Hizlaria(k): Arrieta Gallastegi, Esteban Herria: Eskoriatza (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Data: 2005-12-20 Iraupena: 0:02:15 Erref: ESK-014/016 ///

Irudiak


Urietako presa

KoordenatuakX545553 Y4770526 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaPRESA
Oharrak

Urieta baserria da.

Eta zuk, zer diozu?

Orain kokatuta dagoen tokixan ondo dago? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Presaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen