Sailkapena: Basalgo

Mandaeralekuko iturria

KoordenatuakX546773 Y4778631 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaITURRIA
Oharrak

Katastroan dator, 2/124 partzelarekin lotuta, mendebaldeko muga egiten duela "Mandulecua" errekastoak.

IkusiMandaeralekua (toponimo).
Eta zuk, zer diozu?

Izena zertatik ete dator? Izan leike "Mandoeralekua = Mandoak edateko lekua"? Ingurutik bada mandabideren bat edo?? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno!

Erantzun hemen

Mendilaua

KoordenatuakX545127 Y4779973 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Mendilaua, Mendilauak, Mendilauari, Mendilauan, Mendilauko, Mendilautik, Mendilaura

Oharrak

Gure datu-basean ez da idatziz jaso MENDI osagaia duen antzeko toponimorik. Hala ere, argi samarra ematen du.

Katastroan ez da oraindik inguru horretako zenbait partzela jaso.

Mendioste

KoordenatuakX544828 Y4780049 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Bestelako jakingarriak

Luis Mari Alberdik emandako informazioa: Ez da 1939ko aktan ezta 1927 edo 1889ko aktetan ere azaltzen. Dana dala mugarri honen billa aurretik ibilitta nenguan Intxuzabalgo Tomasekin batera, berak emon bai zostan herri arteko mugarri honen berri, bere sailetan ei zauana. “E” eta “B” inskripzioak dauzka harrixak.

Tomasek berak diño inguru horri erak beti “Mendioste” esan jauela, baina zuen toponimiako mapan begira ibili naiz eta ez dot topatzen izenik edo erreferentziarik. 

Tokia “Mendilaua” lepotik gertu dagoen 01-086 katastroko partzela barruan kokatzen da, Topinburu eta Mendilaua bittartian.

Irudiak


Monasteriobide

KoordenatuakX546394 Y4776869 Mapan ikusi [D_49491]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

Monasterio + bide. Monasteriorako bidea. Hemen aipatzen den monasterioa, ziurrenik, San Juangoa izango da, hala izendatzen baita idatzizko lehen lekukotasunean.

Ahozko MOSTEIren jatorria, berriz,  MONASTERIO huts-hutsik izango dela esango nuke, BIDE gabe. Bilakaera honelako zerbait izango litzateke: MONASTERIO > MOASTERIO > MOSTERIO > MOSTERI > MOSTEI. SAN EMETERIOtik SAN MATEI bezala. Nire gertuan entzun izan dut Apatamostei Apatamonasterio esateko. Bestalde, horretara bultzatzen gaituzten lekukotza idatziak badaude, baserri honen inguruan bai baitaude, besteak beste, MONASTERIO-BURUA, MONASTERIOCO-ECHEAURREA...

Bestelako jakingarriak

Etxe honetan jaio omen zen Juan Monasteriobide (1560-1622) Indietako Soconusco probintziako gobernadore eta kapitain nagusia izan zena.

Irudiak


Moskazulo

KoordenatuakX546618 Y4777672 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaERREKATXOA
Bestelako jakingarriak

Belastegi errekaren adarretako bat; beste batzuk, Amutxastegi erreka, Egurengo erreka....

Oharrak

Datu-basean ez dago ZULO osagaia izanik, honen antzik duen toponimorik, idatziz jasota. Katastroan ere ez dator.

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna eta erabilixa da Moskazulo errekia izendatzeko? Non hasi (esan partzela) eta amaitzen da, zehatz?

Erantzun hemen

Oianguren

KoordenatuakX547227.4 Y4777935 Mapan ikusi [D_49524, D_49525]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaOihan + guren. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos.

Irudiak


Oiangurengaña

KoordenatuakX547284.7 Y4777884 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
EtimologiaOihan + guren + gaña. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Oiangurengaña, Oiangurengañak, Oiangurengañari, Oiangurengañean, Oiangurengañeko, Oiangurengañetik, Oiangurengañera
OharrakBaserria Oianguren arautu zen eta tontor hau baserriaren ondoan dago.

Olakorta

KoordenatuakX545315 Y4779538 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaOla + korta
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Olakorta, Olakortak, Olakortari, Olakortan, Olakortako, Olakortatik, Olakortara

Oharrak

Gaur egun jausita eta B5Mtik kendua. Lehen ez zen normatibizatu.

IkusiOLA etxe izenetan (book page).

Irudiak


Olakorta

KoordenatuakX545410 Y4779063 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Olakorta, Olakortak, Olakortari, Olakortan, Olakortako, Olakortatik, Olakortara

Bestelako jakingarriak

Sagarragaerrekaren adarretako bat, Olakorta baserriaren sortzen dena.

Oharrak

Berez terminoak gardenak dira. "Iturri" hori erabiltzen ote dute denek?

Eta zuk, zer diozu?

Olakorta errekia be esaten da?

Erantzun hemen

Olazabal

KoordenatuakX546863.4 Y4777860.5 Mapan ikusi [D_49519]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaOla + zabal. Zabal: zabal adjektiboa edo zabalgunea.
IkusiOLA etxe izenetan (book page).

Irudiak