Sailkapena: Lur barrutiak
Subcategories: Udala | HIRIA | Eremu azpimunizipala | AUZOA | AUZUNEA | KALE-AUZOA | Naturgunea | HERRILURRA (terreno concejil)
Agirreegia
Koordenatuak | X544423 Y4776619 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Uberan badira Agirre osagaia duten baserriak baina Agirreegia auzunea ez da dokumentatzen. Zalantza izan genuen mapan E bakarrarekin ala birekin eman eta birekin eman genuen. Hiztegian esaten denaren arabera, E bakarra omen da nagusi. Jasoko genituzke iruzkinak. |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Etimologia | Agirre + egia |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Agirreegia, Agirreegiak, Agirreegiari, Agirreegian, Agirreegiko, Agirreegitik, Agirreegira |
Ikusi | Agirrebeña (toponimo), égi (berba). |
Irazabaldegia
Koordenatuak | X545322 Y4776116 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | San Juan |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Irazabaldegia, Irazabaldegiak, Irazabaldegiari, Irazabaldegian, Irazabaldegiko, Irazabaldegitik, Irazabaldegira |
Oharrak | Irazabal osagaia duten baserriak badira San Juanen. |
Irudiak
Izozearra
Bestelako izenak | Eguzkibegi(a) |
---|---|
Koordenatuak | X544123 Y4775551 ![]() |
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Arautzeari buruzko azalpenak | Zalantza izan dugu Izozearra ala Izuziarra jarri. Bergarako Euskera liburuan, Izotz Zearra. Izuziarra honen jatorritzat, denek esaten dute "Izotz zearra" dela, "Eguzki begia"rekin oposizioan. Elgetan ere bada izen bereko auzoa: B5Mren arabera, ISUSIGARRA; Euskadi.net-en IZUZIGARRA. Bi auzoei (Elgetakoari eta Bergarakoari) izen bera eman beharko genizkieke. Elgetan badira beste auzo batzuk ere ZEARRA osagaia dutenak eta besteetan Euskadi.net-en ZEARRA hautatu da: Larrabilzearra, Arantzetazearra/Arantzetaziarra… "Izuziarrian" esaten da; beraz, A artikulua du. Datu basean ez da idatziz jaso -earra/-iarra osagaia duen toponimorik. Katastroan agertzen da behin: "parcela de terreno monte en el termino de Isusiarra" 5/77 partzela. Datu horiek kontuan harturik eta Euskaltzaindiaren proposamena jarraituaz, Izozearra aukeratu dugu. |
Auzoa | Ubera |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Izozearra, Izozearrak, Izozearrari, Izozearrean, Izozearreko, Izozearretik, Izozearrera |
Ikusi | Isúziar (berba). |
Mekolalde
Koordenatuak | X547823 Y4776965 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Buruñao |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Oharrak | GFAn MEKOLALDE auzoa. Mekolalde osagaia askotan agertzen da datu basean eta kasu bakarren batean izan ezik beti M-rekin. Berez, Mekolalde Osintxu, Basalgo eta Buruñaoko zati da. |
Amillaga
Koordenatuak | X546851 Y4775296 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Kalea |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Etimologia | amil (amildegi, amildu) + -aga toki atzizkia |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Amillaga, Amillagak, Amillagari, Amillagan, Amillagako, Amillagatik, Amillagara |
Oharrak | Erreferentzia berarekin gaurkoa desberdinak. Zuzendu?? |
Ujaldea
Koordenatuak | X551926 Y4776552 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Ujaldea, Ujaldeak, Ujaldeari, Ujaldean, Ujaldeko, Ujaldetik, Ujaldera |
Oharrak | BAHan UJOLDE eta UJELDE datoz. Idatziz ez da dokumentatzen Ujalde, Ugalde, Uhalde, Ujolde... eta halakorik. Nordearen oposiziokoa izango da? Ahotsaken datorren beste lekukotasunean (Juana Joxepa Lete) ere Ujalde dator eta ez dator Ujolde eta Ujelderik. |
Errekaldea
Koordenatuak | X552278 Y4775335 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Oharrak | Lehen hemen lotuta zegoen Urbasa ere eta katastroa oinarri hartuta banandu egin ditut. Ikus Urbasa. Juana Joxepa Lete:
- Eta Lutxurdio eta Kortabarri nun sartzen dia? Ujaldian horrek´e? |
Aizpurutxo
Koordenatuak | X552650 Y4775941 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Elosua |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Etimologia | (h)aitz+ buru + txo |
Irudiak
Zabaletamendia
Koordenatuak | X540659 Y4773601 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Zabaletamendia, Zabaletamendiak, Zabaletamendiari, Zabaletamendian, Zabaletamendiko, Zabaletamenditik, Zabaletamendira |
Oharrak | 2008an honetaz Jose Angel Mikeok egindako komentarioa: "Angiozarren ez dago San Bartolome auzorik. San Bartolome Zabaletamendi auzoko ermita da. Auzune bakoitzak bere ermita du, baina auzoak ez du ermitaren izena hartzen. Beraz, San Bartolome ermita da." Mertxe Lazpiurrek Goimendia eta Zabaletamendia berdintzen ditu baina bi auzune dira, berez. |
Marindao
Koordenatuak | X543113 Y4774396 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Angiozar |
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
Oharrak | GFAn MARINDANO auzoa. Oharretan Marindano dezente dira jaso gabeak. Zuzendu. |