Sailkapena: Lur barrutiak

Subcategories: Udala | HIRIA | Eremu azpimunizipala | AUZOA | AUZUNEA | KALE-AUZOA | Naturgunea | HERRILURRA (terreno concejil)

Goimendia

KoordenatuakX541308 Y4772329 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Goimendia, Goimendiak, Goimendiari, Goimendian, Goimendiko, Goimenditik, Goimendira
Oharrak

Hainbat izen erabiltzen badira ere, orokorrena eta gehien erabiltzen dena Goimendia dela esango genuke

Aranerreka

KoordenatuakX548938 Y4774809 Mapan ikusi [Z_13528, K_074_1170]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data2011/03/28
Arautzeari buruzko azalpenak

- Arane ("erreka" gabe) aukeratzekotan, Arana izan beharko lukeela dio Euskaltzaindiak. Ahoz Arane eta Aranerreka biak erabiltzen dira eta horregatik auzoa Aranerreka izendatzea erabaki da . - Euskaltzaindia, 2010: "Bi aukera izan litezke kasu honetan: Arana auzoa edo Aranerreka auzoa. Euskal Herri osoan dokumentatzen da Arana toponimoa eta arruntki ahoz Arane eta Arene ditugu. Amaieran -e ageri da deklinabidearen okerreko analisiaren ondorioz artikuluduna denez Arana, baina Araneko, Aranetik, Aranera esan behar delako. Bigarren pausua izaten da Arene esatea bokalen arteko armonia dela medio. Bata zein bestea ez da onargarria. Arana baserri izena ere badenez Aranerreka erabil daiteke auzoa izendatzeko, ahozko erabileran formarik erabiliena Aranerreka dela ematen baitu."

AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaAUZOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aranerreka, Aranerrekak, Aranerrekari, Aranerrekan, Aranerrekako, Aranerrekatik, Aranerrekara

Oharrak

GFAn bereiztu egiten dira ARANE auzoa (auzoaren eremu osoa) HARANE AUZOA (baserriak); ARANERREKA auzo eta/edo izen urbanoa (normalean, herritarrek BOLU izenez ezagutzen duten eremu osoa) eta HARANE ERREKA kalea. Guretzat lehenengo biak ARANERREKA auzoa dira eta laugarrena ARANERREKA kalea. Hirugarrena ez dugu jaso.  

Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Irudiak

Kokoteauzoa

KoordenatuakX547891 Y4775150 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Kokoteauzoa, Kokoteauzoak, Kokoteauzoari, Kokoteauzoan, Kokoteauzoko, Kokoteauzotik, Kokoteauzora

Aritzeta

KoordenatuakX548382 Y4772633 Mapan ikusi [Z_16874, Z_15470, Z_15469, K_074_3330]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data2011/03/28
Arautzeari buruzko azalpenak

- Bergaran, santu-izenez ezagutzen ziren zenbait auzori (San Prudentzio, San Kristobal...) izen hura kendu eta toki-izen zaharrean oinarritutakoak jarri zitzaizkien: Elorregi, Aldaiegia... Hala ere, bazen auzo bat erdibidean utzi zena: Aritzetako San Migel. Euskaltzaindiaren irizpena honakoa izan da: "Euskaltzaindiaren gomendioa izen sinpleak (Lizaria kalea, San Lorentzo kalea...) erabiltzearen aldekoa da, erabiltzaileek modu bateratuan erabiltzea errazten duelako". Hala, beraz, besteekin aplikatu zen irizpide bera aplikatuz, Aritzeta izena jartzea erabaki du Udalak. Auzo honek tontorrune bat du eta bertan daude San Migel ermita, San Migel baserria eta San Migel gaina. Proposamen berriarekin, auzoari Aritzeta deituko litzaioke eta San Migel tontorrunearentzako eta bertako elementuentzako utzi da.

AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaAUZOA
Etimologiaaritz + -eta (atzizkia)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Aritzeta, Aritzetak, Aritzetari, Aritzetan, Aritzetako, Aritzetatik, Aritzetara

Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Launtsaras

KoordenatuakX547258 Y4772648 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAritzeta
Elem. geografikoaAUZUNEA
Oharrak

Baserria hala arautu zen 2002an.

Askarruntz

KoordenatuakX546638 Y4772930 Mapan ikusi [Z_15714, Z_16872, K_074_3440]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data2011/03/28
Arautzeari buruzko azalpenak

1993an "Azkarruntz" arautu zen eta 2011n aldatu egin da harrez gero lortutako informazioan oinarrituta. Euskaltzaindiaren irizpena, 2010: "Azkarruntz idazkera etimologizalea berria da eta hori dela eta baztergarria dela dirudi. Dokumentazioan S-rekin ageri da. "

AuzoaAskarruntz
Elem. geografikoaAUZOA

Basalgo

KoordenatuakX545434 Y4778098 Mapan ikusi [K_074_2430, Z_15513, Z_16124]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAUZOA
Etimologiabaso + al(tu) + -ko/-go (leku genitiboa, ozenen ondoren -go erabiltzen da)
Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Goimendia

KoordenatuakX544657 Y4779119 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ahoz Goimendia nahiz Goimendi, bietara, esan ohi da. Amaierako -a artikulua da eta deklinatzean zenbait kasutan -a desagertzeak -a hori galtze-bidean jarri du. Hala ere, kasu honetan oraindik ere bizi-bizirik dago eta halakoetan Euskaltzaindiaren irizpidea mantentzearen aldekoa da. 

AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Goimendia, Goimendiak, Goimendiari, Goimendian, Goimendiko, Goimenditik, Goimendira

Oharrak

GFAko B5M-n Elgetako auzoa (Elgetako auzoa ere bada Goimendia, Basalgoko Goimendiarekin bat egiten duena), GOIMENDI dator eta Euskadi.net-en ere Bergarakoa (izan liteke Angiozarrekoa, han ere bai baitago izen bereko beste auzune bat) GOIMENDI. Normalena izango litzateke biak GOIMENDIA arautzea. Bestalde, merezi du Angiozarko Goimendia eta Basalgoko Goimendia bereizten hastea? Elgetako mapan zela ote dator: Goimendia ala Goimendi?

///- ...bolatokirik ez ta herrixak ipini bihar dabela bolatokixa ta ez dakit zer ta... Bueno, orduko baeuezen Goimendixan, Asentzion... - Goimendin oin be eingo zeben [ kanpeonatua], aurten be. - Bai, aurten be kanpeonatua egon dok. Goimendixan nere akordu guztian. Hizlaria(k): Sarasketa, Lucio Herria: Elgeta (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri, Iban Arantzabal

Buruñao

KoordenatuakX547605 Y4775853 Mapan ikusi [K_074_2520, Z_13536]
Arautze egoeraUdalak ofizialki onartua
Arautze data2011/03/28
Arautzeari buruzko azalpenak

- Bere momentuan Murinondo izena jarri zitzaion auzoari. 1993an, behar beste informaziorik ez zegoelako, zegoenetan utzi zen. Harrez gero jaso den informazioak garbi uzten du izenaren jatorria Burunano/Buruñano dela eta gaur egun ere erabiliak direla Buñao/Muñao.

Gaur egun San Blas izenez ezagutzen den ermita ere XVIII. mende ingurura arte "Nuestra Señora de Burunano/Buruñano/Buroñao" izenez ezagutzen zen. Buruñao horrek, jakina, ermita dagoen inguruaren izena adierazten du San Miguel de Aritzetan adierazten duen bezala.

Horregatik Euskaltzaindiaren irizpenari jarraiki, 2011n izena aldatzea erabaki da.

- Euskaltzaindia, 2010: "Izenaren bilakaera honakoa da: Buruñano > Buruñao > Muruñao. Bokal arteko -n- erortzea euskararen ezaugarri fonetiko zaharra da (latinetik hartutako hitzetan dugu: harea, katea...) baina B>M aldaketa XX. mendearen hastapenekoa da eta ez da onargarria."

- "Buruñao/Buruñaondo" banaketari dagokionez, dokumentazioaren arabera, joera nagusia honakoa da: Buruñao auzoari deitzea eta Buruñaondo baserriei. Hori dela eta Udalak Buruñao izena erabaki du auzoa izendatzeko.

AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaAUZOA
Oharrak

GFAn MURIÑONDO. Zuzendu gaurkoak. Modu desberdinetan daude. Lekukotza gehiago egon behar dute derrigor. Baserria Agirreburuñao normalizatu zen.

IkusiSan Blas (toponimo).
Kanpoko loturak· bergara.net-eko aurkezpena

Irudiak

Mekolalde

KoordenatuakX547823 Y4776965 Mapan ikusi [Z_13733]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaAUZUNEA
Oharrak

GFAn MEKOLALDE auzoa. Mekolalde osagaia askotan agertzen da datu basean eta kasu bakarren batean izan ezik beti M-rekin. Berez, Mekolalde Osintxu, Basalgo eta Buruñaoko zati da.