Sailkapena: Aurkintzak eta tokiak

Subcategories: AURKINTZA (paraje, termino...) | TOKIA (punto, lugar) | LUR SAILA (terreno, tierra) | SESTRA

Lizartza

KoordenatuakX550209 Y4776800 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Lizartza, Lizartzak, Lizartzari, Lizartzan, Lizartzako, Lizartzatik, Lizartzara
Oharrak

Katastroan ere partzela mordoxka bat datoz izen honekin lotuak bai ahoz eta bai idatziz.

Loidi

KoordenatuakX550591 Y4775459 Mapan ikusi [G_22194]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

MTNEn Loidi Gaina dator eta GFAn Loidi. 

Katastroan lekukotasun mordo bat datoz bai ahoz eta bai idatziz LOIDIrenak. "paraje de Loidi, Termino de Loidi..." agertzen da sarritan. Loiditxiki, berriz, Behitegiaren ondoko partzela batekin lotuta dator, 15/427arekin: idatziz LOIDI-MENOR eta ahoz ez da jaso.

Hasieran Loidi eta Loiditxikiren kokapenak trukatuta zeuden eta aldatu egin ditut.

Loiditxikia

KoordenatuakX550061 Y4775522 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

MTNEn honi Erreziltagi deitzen zaio. GFAn toki honetaz honakoa dio: Erreziltegi gailurra, Itxumendi mendia.

Katastroan lekukotasun mordo bat datoz bai ahoz eta bai idatziz LOIDIrenak. "paraje de Loidi, Termino de Loidi..." agertzen da sarritan. Loiditxiki, berriz, Behitegiaren ondoko partzela batekin lotuta dator, 15/427arekin: idatziz LOIDI-MENOR eta ahoz ez da jaso.

Hasieran Loidi eta Loiditxikiren kokapenak trukatuta zeuden eta aldatu egin ditut.

Katastroan, berriz, bi partzela daude idatziz Errosinategui izenez jaso direnak baina ahoz jaso ez direnak eta Itxumendiko errepikagailuaren ondoan daude. Bekadunek ere hortik gertu samar (Elosuko mendatean bertan) kokatu zuten Erroziñategiko gaiña baina ahozko lekukotasunik ez zuten jaso. Errosinategui eta aldaerak dezentetan agertzen dira datu-basean lotu barik. Bergarako Euskera liburuan Errozinategi gailurra agertzen da, itxura baten, orain Loiditxiki jarrita dagoen tokian.

Madarizelaieta

KoordenatuakX547763 Y4769390 Mapan ikusi [G_22735]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Madarizelaieta, Madarizelaietak, Madarizelaietari, Madarizelaietan, Madarizelaietako, Madarizelaietatik, Madarizelaietara
Oharrak

GFAn Maizelaieta gailurra.

Hemen dago Bergarako mugarrietako bat. Pol-polekoen lanetik hartua: "106.mugarria “Marizelayeta/Madarizelay” aipaturiko lautada horretan dago eta Antzuola, Bergara eta Oñatiren arteko muga markatzen du: harri landua da, ikusgarria, hiruki formakoa."

Malkorra

KoordenatuakX545818 Y4778882 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologia

Malkor: Despeñadero, roca. Retana. Ikus Malkar BAH-n.

Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Malkorra, Malkorrak, Malkorrari, Malkorrean, Malkorreko, Malkorretik, Malkorrera
Oharrak

A artikulua? Idatziz, sarean Malcorrabarrena; katastroan, Malcor-buru (ahoz, Esparrua) eta Malcorra-irabacia (Ahoz, Irabazixa).  Transkribapenetan ere ez datoz bat bekadunak eta Ahotsak. Lehenengoan, Malkorrako egixa eta Malkorrako gaiña eta Ahotsaken Malkorreko egixa eta Malkorreko gaiña agertzen dira.

Badakite zer dan Malkorra? Erabiltzen dute?

Oso sail haundia. Katastroan hainbat lekukotasun ageri dira.

MTNEn ere Malkorra.

Markiegialdea

KoordenatuakX544251 Y4776671 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaUbera
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Markiegi baserria da.

Mendikoak

KoordenatuakX542701 Y4774385 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

- A, Artia? Ta hori zer da Euzkitzatik Jareikotxoko bittarte guzti hori? - Bai. - Kamiño gaiñian gelditzen dana? - Bai, ta Mendikuak. Mendiko. - Mendiko? - Bai. - Hori ze da solua edo… Basua? - Ez, horrek, ba… Lehen horrek zelaixak zittuan horrek lehen ta oin piñuak dittuk oin. - Ta Mendiko hori nun dao, Artian gaiñian? - Ez, ez, behera. - Beherao? - […mendi]? Haretxen gaiña. - Jareikotxo alderutz? - Bai. - Horrek, horrek komeni jaku jakitzia. - Mendikuak. (Luzio Atxotegi)

Munabe

KoordenatuakX542166 Y4773817 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

GFAtik hartuta. Katastroan hainbat partzela daude Munaberekin lotura dutenak.

Munajausi

KoordenatuakX543456 Y4773743 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

Ez dago idatzizko lekukotzarik. Katastroan partzela txiki-txiki bat dago ahoz izen hori ematen zaiona eta idatziz izenik barik ageri dena. Inguru horretan badira pisu handiagoko toponimoak: Altzarte, Arroeta...

Munegi

KoordenatuakX543432 Y4771515 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)