Sailkapena: Aurkintzak eta tokiak

Subcategories: AURKINTZA (paraje, termino...) | TOKIA (punto, lugar) | LUR SAILA (terreno, tierra) | SESTRA

Kurutzeaga

KoordenatuakX542985 Y4773998 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Katastroan inguru hori jaso barik baina ondo dokumentatuta eta kokatuta dagoela ematen du.

Eta zuk, zer diozu?

Izena zabal erabilixa da? Kokapena zuzena da?

Erantzun hemen

Kurutzetxiki

KoordenatuakX549166 Y4774323 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Oharrak

Mugarrien lanetik hartua. Antzuolako toponimian ere jasota dator, honela dioela: Antzuola eta Bergarako mugan Galartza auzoan.

Labeagaburua

KoordenatuakX551463 Y4777499 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Labeagaburua, Labeagaburuak, Labeagaburuari, Labeagaburuan, Labeagaburuko, Labeagaburutik, Labeagaburura
Oharrak

Katastrotik hartua.

Lantegizarra

KoordenatuakX544123 Y4778801 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTOKIA (punto, lugar)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Lantegizarra, Lantegizarrak, Lantegizarrari, Lantegizarrean, Lantegizarreko, Lantegizarretik, Lantegizarrera

Oharrak

Mugarrien lanetik hartua:

—    Bi kable ezberdin gurutzatzen diren azpiko aldean berriz basora sartuko gara, eskumara, eta paretarekin tope egiten dugun lekuan 21. mugarria aurkituko dugu, Lantegi-zarra izenekoa, gainean norabidea ematen diguna.

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu izena? Zabal erabilixa da? Zehatz kokatzen asmatuko ziñuke? Zertatik ete dator izen hori?

Erantzun hemen

Lapikobaso

KoordenatuakX545998 Y4777510 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)

Larragoiti

KoordenatuakX550086 Y4776115 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

KATASTROAn partzela mordoxka bat agertzen dira: 15. poligonoan, 48, 105 (idatziz, LIZARZAPIA), 106, 108, 177, 232, 283 ETA 287 sailak agertzen dira ahoz LARRAGOITI/LARRAGOITTI/LARRAOITTI/LARROITTI izenak dituztela. 483. partzelan "LARRAGOITTI edo PAGOLA ALDIA" jartzen du. Idatziz LARRAGOITI agertzen da partzela hauetan: 48, 108, 177, 232, 283, 287.

Laudaspea

KoordenatuakX548438.9 Y4777536.5 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
OharrakLaudats formarekin arautu zen baserria.

Lindera

KoordenatuakX544907 Y4777144 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Lindera, Linderak, Linderari, Linderan, Linderako, Linderatik, Linderara

Oharrak

Katastroan hiru partzela ageri dira Lindara izenarekin (batean Lindero jartzen du idatziz). Bi luzekak dira, lehengo Bergara-Elgeta mugari jarraitzen ziotenak itxuraz eta beste bat, handiena, borobil samarra, erdian beste jabe baten saila duena (jakin ez mugok ondo dauden. Edozein kasutan, bigarren sail horren izena Amarraitzeta ageri da Katastroan. Horren aipamena egiten du Luis Aranzabalek.

Lizardierreka

KoordenatuakX545417 Y4771469 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Lizardierreka, Lizardierrekak, Lizardierrekari, Lizardierrekan, Lizardierrekako, Lizardierrekatik, Lizardierrekara
Oharrak

Ala akaso Lizardi hutsik? Eta Lizardierreka ala Lizardierrekea? Ahoz 1991n Lizardi hutsik jaso zen. Orain berriz, katastroan Lizardi-erreka jaso da ahoz beti. 6-8 partzela daude izen honekin lotuak. Dokumentazio idatzian bai historikoan eta baita oraingo katastrokoan beti Lizardi-erreca agertzen da.

Lizarreta

KoordenatuakZehaztu gabea. []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak2011n, mapa egitean, Mirari Alberdi herritarrak egindako ekarpena. Adierazten du bere aitarentzako oso toponimo ezaguna dela. Ez dugu idatzizko lekukotasunik lortu baina izen gardena da.
AuzoaKalea
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Lizarreta, Lizarretak, Lizarretari, Lizarretan, Lizarretako, Lizarretatik, Lizarretara