Sailkapena: ETXEA

Gurutze gorria

KoordenatuakX544990 Y4770141 Mapan ikusi [D_49872]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gurutze gorria, Gurutze gorriak, Gurutze gorriari, Gurutze gorrian, Gurutze gorriko, Gurutze gorritik, Gurutze gorrira
Oharrak

Gaur egun Gurutze Gorria dago hemen. GFAn oraindik ere Indarretxea jartzen du. Garai batean Union Cerrajerako indarretxea izan zen. Esteban Arrietak (Elorregin jaio eta Eskoriatzan bizi denak) azaltzen du hango berri:

- Han San Prudentzio inguruan zeren etxia, eliza, eskolia… Zer zekazuen hor inguruan?
- Kamiñero-etxia, gero, zera, beste bat, e, tabernia euena, estankua eta tabernia: gure beziñuek zien hareik. Gero, e, oin Kruz Rojie dauena, hor auen zentrala, Union Cerrajerako zentral elektrikue, elektrizidadie. Han kanala-ta auen-ta. Han bizi zan matrimonio bat seme bategaz, da gero estaziñuan jefie-ta, guardagujia ta beste kaltzadoren bat ero bizi zien; eta beste matrimonion bat be bai, guardafrenua-ero zeren bat.

Irudiak

Haizemendi

KoordenatuakX548095 Y4773697 Mapan ikusi [D_48672, D_48673]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaETXEA
Etimologia

Etxe berria. Haizemendi/Aizemendi toponimoak ba ote du tradiziorik? Batzuk Montevientos esaten diote inguru horri. Jatorrian Aizemendi ote? Ez dugu dokumentatuta aurkitu.

Bestelako jakingarriak

Aurreko mapetan AIZEMENDI jarri bazen ere, 2020an, HAIZEMENDI jartzea erabaki da jabeak adierazi baitzuen etxeari izena hala jarri ziotela. Euskaltzaindiara kontsulta eginik, proposamena egokitzat jo zen etxe berria delako.

Oharrak

Etxe berria da. Ez dakigu Aizemendi izena erabili izan den inguru hori izendatzeko. Guk ez dugu aurkitu.

Eta zuk, zer diozu?

Entzun izan dugu Montevientos izena etxe hau dagoen inguruari deitzeko. Euskarazko izen tradiziozko baten itzulpena izango da? Ahoz erabili izan da Aizemendi?

Erantzun hemen

Irudiak

Hotelgoma

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

Jartzekoa da? Despektibo samarra da, jende pila bat bizi zelako atarian.

Idarretanekoa

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

Hotela???? Zein etxe ote zen?? Gaur egun ere Idarretanekoa esango zaio???

Ikusi-(E)NEKOA etxe izenetan (book page).

Igartua

KoordenatuakX547234 Y4775797 Mapan ikusi [D_49543]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Igartua, Igartuak, Igartuari, Igartuan, Igartuako, Igartuatik, Igartuara
Oharrak

GFAn IGARTUA ETXEA

Igartuaneko biltegia

KoordenatuakZehaztu gabea.
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaKalea
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

Toponimotzat jo liteke???

Iturrikoa

KoordenatuakX547096 Y4772946 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAskarruntz
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

Desagertua. ZAHARRA,DESAGERTUTA,1950.ALDEAN BOTA ZUTEN,ALTOS HORNOSEKO KANPAN ZEGOEN, GAUR EGUN POLIKIROLDEGIKO APARKATOKIA DENA.

Iturrikoa

KoordenatuakX547093 Y4772969 Mapan ikusi [D_49822]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAskarruntz
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Iturrikoan bizi naiz, Iturriko lagunak ditut, Gure ama Iturrikoa da, Iturrikotik etorri naiz, Iturrikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Iturrikoako lagunak ditut, Gure aita *Iturrikokua da, *Iturrikoatik etorri naiz, *Iturrikoara noa
Oharrak

GFAtik hartua: Iturrikoa. Beste baserri bat izan zen lehenago Iturrikoa.

IkusiIturrikoa (toponimo).

Iturritxo

KoordenatuakX546525 Y4773793 Mapan ikusi [D_233013]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaGoiauzoa
Elem. geografikoaETXEA
Oharrak

GFAn ITURRITXO

Irudiak

Izagirre-Moia

KoordenatuakZehaztu gabea. []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Izagirre-Moia, Izagirre-Moiak, Izagirre-Moiari, Izagirre-Moian, Izagirre-Moiako, Izagirre-Moiatik, Izagirre-Moiara