Toponimia
Ibarrolako elizbidea
Koordenatuak | X545500 Y4778949 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Oharrak | Lehenagoko bideak, bai? |
Ibarrolako presa
Koordenatuak | X545332 Y4778935 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | PRESA |
Eta zuk, zer diozu? | Presaren kokapen zehatza zein dan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Presaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno! Beste izenik erabiltzen da? |
Erantzun hemen |
Iñarra
Koordenatuak | X546290 Y4777242 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Iñarra, Iñarrak, Iñarrari, Iñarran, Iñarrako, Iñarratik, Iñarrara |
Oharrak | B5Mn Iñarra eta Iñarragoikoa kokapena guk jarri dugunaren alderantzizkoa da. Pentsatzen dut gurea izango dela zuzena. |
Irudiak
Iñarragoikoa
Koordenatuak | X546276 Y4777253 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Iñarragoikoan bizi naiz, Iñarragoiko lagunak ditut, Gure ama Iñarragoikoa da, Iñarragoikotik etorri naiz, Iñarragoikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Iñarragoikoako lagunak ditut, Gure aita *Iñarragoikokua da, *Iñarragoikoatik etorri naiz, *Iñarragoikoara noa |
Oharrak | B5Mn Iñarra eta Iñarragoikoa kokapena guk jarri dugunaren alderantzizkoa da. Pentsatzen dut gurea izango dela zuzena. |
Irudiak
Iñarretxeberri
Koordenatuak | X546307 Y4777255 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Oharrak | Bi E-rekin ez luke izan beharko? Ala IÑARRAETXEBERRI?? |
Ikusi | barri (berba). |
Irudiak
Indarretxea
Koordenatuak | X545176 Y4778959 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | INDARRETXE ZAHARRA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Indarretxea, Indarretxeak, Indarretxeari, Indarretxean, Indarretxeko, Indarretxetik, Indarretxera |
Oharrak | Aztertzekoa: zer da? Ahoz zela esaten zaio? Presarekin lotuta egongo da? |
Irudiak
Intxorreta
Koordenatuak | X546091 Y4777243 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | TOKIA (punto, lugar) |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Intxorreta, Intxorretak, Intxorretari, Intxorretan, Intxorretako, Intxorretatik, Intxorretara |
Oharrak | Basalgotik gora Gallaztegitorrera eta Aranguretxorako bidegurutzeari esaten zaiola diote informanteek. Basoa eta zelaiak daude lekukotasunetan. Katastroan ez da oraindik jaso. Ahotsak-eko transkribapenean INTXORRETA eta INTXAURRETA bietara dator, nahiz eta lekukotasunen izenburuetan INTXAURRETA bakarrik jaso. Badirudi bi lekuizenen lekukotasunak daudela nahastuta. |
Eta zuk, zer diozu? | Ezaguna jatzu Intxorreta parajea. Zabal erabilixa da? Ondo kokatuta dago? Zela esaten da: Intxaurreta ala Intxorreta? Jasota dauden hiru lekukotasunak paraje berarekin lotuta daudela uste dozu? |
Erantzun hemen |
Intxuzabal
Koordenatuak | X544918 Y4779498 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Etimologia | Intxaur + zabal. XVIII. mendera arteko lekukotasunetan Inzorzabal edo horren ildokoak dira nagusi. Bergaran gaur egun ere oso erabilia da Intxor. |
Bestelako jakingarriak | Inklusatik ekarrita, baserri honetan igaro zuen haurtzaroa Jazinto Rivas soinujole handiak (1905/02/24-1964/03/29). Intxuzabal eta Elgeta ezizenez ezagutu zen. Bera izan zen soinua irakasten hasi zen lehen trikitilari profesionala, baserriz baserri irakasle ibili zena. |
Oharrak | Lehen Intxuzabal normatibizatu eta hala errotulatu zen. Horregatik hala utzi beharko da seguruena baina… oraindik Luis Aranzabali AHOTSAK-en jatorrizko izena, Intxorzabal, transkribatu zaio. MTNEko mapan ere hala agertzen da errotulatuta ere. Bergaran gaur egun ere INTXOR oso ohikoa da. Edozein kasutan, ahoz erabiliena Intxuzabal da. Bergarako Euskeran eta Caserios de Guipuzcoa-n ere hala jaso zen. |
Kanpoko loturak | · euskaraz.net, Intxuzabal soinujolearen bizitzaz |
Eta zuk, zer diozu? | Zure inguruan zela esaten da gehiago: Intxuzabal ala Intxorzabal? |
Erantzun hemen |
Irudiak
Iribe
Koordenatuak | X546332.7 Y4777179.5 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2002 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | BASERRIA |
Irudiak
Iribeiturria
Koordenatuak | X546318 Y4777065 ![]() |
---|---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
Arautze data | 2011 |
Auzoa | Basalgo |
Elem. geografikoa | ITURRIA |
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Iribeiturria, Iribeiturriak, Iribeiturriari, Iribeiturrian, Iribeiturriko, Iribeiturritik, Iribeiturrira |
Eta zuk, zer diozu? | Izen hori erabilixa da? Izena zertatik ete dator: hiru iturri izatetik ala Iribe baserrixaren ondoan egotetik? Itturrixaren kokapen zehatza zein dan edo zan esango doskuzu? Katastroko mapa erabiliaz, zein partzelatan dagoen esan zeinke edo bestela koordenatuak emon. Itturrixaren gaineko beste gauza batzuk be kontatzen badoskuzu, fenomeno! |
Erantzun hemen |