Toponimia

A B D E F G H I J K L M N O P R S T U V X Z

Izagirre

KoordenatuakX547808 Y4778077 Mapan ikusi [D_50024]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Etimologia

haize + agirre: paraje haizetsua. Aizagirre abizena ere bada. Erronkarieraz Aireager esanahi bertsuarekin.

Bestelako jakingarriak

Etxe honetako semea da Jose Luis Gorrotxategi bertsolaria, 1945ean jaioa.

Kanpoko loturak· Uztarria.com, 2005, Gorrotxategiri elkarrizketa bere liburuaz

Irudiak


Izagirre-Moia

KoordenatuakZehaztu gabea. []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaKalea
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Izagirre-Moia, Izagirre-Moiak, Izagirre-Moiari, Izagirre-Moian, Izagirre-Moiako, Izagirre-Moiatik, Izagirre-Moiara

Izagirreberri

KoordenatuakX547891 Y4777852 Mapan ikusi [D_50023]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2015
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

AZTERTZEKOAK: A ARTIKULUA du? E bat ala bi dauzka?

Ikusibarri (berba).

Irudiak


Izkueta

KoordenatuakX545058 Y4773136 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ixkueta arroa ere jasota dago ahoz baina gure datu-basean ez dago idatzizko lekukotzarik.

Katastroan partzela bat dago: Izkueta (a)/Izcueta (a).

Dokumentazio zaharragarok barik zaila da zenbait kontutan hautua egitea: Izkoeta, Iskueta... Dugunean oinarrituta egin dugu proposamena.

AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Izkueta, Izkuetak, Izkuetari, Izkuetan, Izkuetako, Izkuetatik, Izkuetara

Eta zuk, zer diozu?

Zertatik etorri leiken izena?

Erantzun hemen

Izkuetaarroa

KoordenatuakX544875 Y4772902 Mapan ikusi []
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaAldaiegia
Elem. geografikoaARROA, UHARREA
Eta zuk, zer diozu?

Izena ezaguna eta erabilia da? Orain duen kokapena zuzena da?

Erantzun hemen

Izozearra

Bestelako izenakEguzkibegi(a)
KoordenatuakX544123 Y4775551 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu Izozearra ala Izuziarra jarri. Bergarako Euskera liburuan, Izotz Zearra. Izuziarra honen jatorritzat, denek esaten dute "Izotz zearra" dela, "Eguzki begia"rekin oposizioan. Elgetan ere bada izen bereko auzoa: B5Mren arabera, ISUSIGARRA; Euskadi.net-en IZUZIGARRA. Bi auzoei (Elgetakoari eta Bergarakoari) izen bera eman beharko genizkieke. Elgetan badira beste auzo batzuk ere ZEARRA osagaia dutenak eta besteetan Euskadi.net-en ZEARRA hautatu da: Larrabilzearra, Arantzetazearra/Arantzetaziarra… "Izuziarrian" esaten da; beraz, A artikulua du. Datu basean ez da idatziz jaso -earra/-iarra osagaia duen toponimorik. Katastroan agertzen da behin: "parcela de terreno monte en el termino de Isusiarra" 5/77 partzela. Datu horiek kontuan harturik eta Euskaltzaindiaren proposamena jarraituaz, Izozearra aukeratu dugu.

AuzoaUbera
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Izozearra, Izozearrak, Izozearrari, Izozearrean, Izozearreko, Izozearretik, Izozearrera

IkusiIsúziar (berba).