MENDIA

Arraibe

KoordenatuakX540973 Y4773169 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaMENDIA

Kerexeta

KoordenatuakX551751 Y4779551 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Kerexeta, Kerexetak, Kerexetari, Kerexetan, Kerexetako, Kerexetatik, Kerexetara
Oharrak

Izenaren forma:

100 mendien katalogoan Kerexeta arautu da baina ez da inoiz lekukotasunetan x edo j-dun formarik ageri. Dokumentatu 19. mende hasieraz geroztik egiten da. Gehienetan "en Marcelegui" jartzen du. Badirudi, beraz, Martzelegi zela inguru zabalaren lehengo izena. Forma hauek ageri dira:

1811  QUEREISETA
1811  QUEREISETACO-CELAYA
1811  QUERISETAZABAL
1813  QUERESEITA-BARRENA
1813  QUERESEITACO-CELAY-BARRENA
1813  QUERESETA
1829  QUERISITA
1889  QUERICETACO-CELAYA
1889  QUERIZETA
1891  QUERISETA
1892  QUERISETA CELAYA
1900  QUEREICETA

Aldiz Kerexatzuren kasuan (Aritzeta auzoko baserria), hauek dira dokumentatzen diren formak:  Querexaçu (8), Querejazu (6), Querixaçu (1), Querezazu (1).

Beste aukerarak (Kereiseta, Kereizeta...) baztertzekoak dira guztiz?????????

Hedadura: Katastroan datorrenez ere, informanteek esaten duten moduan, Kereixetamendia oso zabala da. 20 partzelatan, gutxienez, agertzen da ohartzat "en el monte Querizeta". Katastrokoaren arabera, Agirre baserri inguruan (Zumetasoron) hasi eta Irukurutzeta ertzeraino da eta bidean hartzen ditu Sousiturri, Madaripozu-Klabelinaitz, Kereixetako zelaia...

Partzela gutxi dira, berriz, Keixeta izena hartzen dutenak.

63-60-E,019+88-04-B,032 erreferentziarekin zeuden. Batu egin ditut Keixeta eta Keixeta mendixa. Ematen du bietara erabiltzen dela baina ez dagoela bi izenak erabiltzeko arrazoirik.

 

Mateo Gabilondo: - Hemen inguruan ein izan dia txendorrak?
- Etxian geiñekaldian´e ein izan dou guk, baiña guk gehixenbat eitten giñuen urtero, ba, bost bat txendor. Txendorra esaten gontsen guk iketza eitteko horri pillaorri eta hori eitten giñuen hemen [atzerako] basotan dauzkau guk eta urtien bost bat txendor, hola, bost bat milla kilo inguru iketza eitten giñutzen hor zerien, mendixen.
- Eta mendi horrek izena, ze izen zeukan?
- Keixeta mendixa.
- Osea, danak eitten zien hor, mendi horretan?
- Bai. Bueno, iketza eitten da gaztaiñiakin, haritzakin, danakin, egur danakin eitten da. Baiña guk eitten giñuan txarako pa… pago-txaria. Hori Keixeta mendixan eitten zan hori. Nik´e bai, aittak´e bai eta aittajunak eta [danak], danak hortxe mendixan eitten

Elosumendi

KoordenatuakX551733 Y4778704 Mapan ikusi [G_24109]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Oharrak

GFAn Elosumendi mendia eta Elosumendi tontorra datoz.

100 mendien katalogoan hau dator: "Elosumendi / Kerexeta Goiegia. Ordena aldatzen zaio proposamenari, Elosumendi izena askoz ere ugariagoa baita dokumentazioan eta beroni lehentasuna eman nahi baitzaio." Lehen alderantzizko ordenan zetorren.

Maparako aukeratu egin beharko genuke tontorra sartu edo mendia sartu.

KOKAPENA. Mapa eta gidetan Sorusaitzetik iparraldera hurrengo dagoen gainari deitzen zaio Elosumendi baina katastroko informaziotik ezin da hori ondorioztatu eta informanteen lekukotasunetan ere ez da garbi geratzen.

Mendikat-en sinonimotzat jotzen ditu Kerexeta-goiegia, Keixeta eta Elosumendi. Honako hau dio Kerexeta-goiegia sarreran: "Cumbre del macizo de Irukurutzeta entre las cuencas de los ríos Deba y Urola. También se conoce con el nombre de Keixeta, Elosumendi, por dominar la población de Elosua, o de Pol-pol, onomatopéyico topónimo debido a que en la proximidad de la cima existe un manantial con esa denominación."

Bergarako Mugarriak lana (Pol-pol mendi elkarteko talde bat, argitaratzeko prestaketan): "Haitzak duen gaintxo batean buzoia dago, Pol-Polak jarritako buzoia, bere ikurrarekin, Elosu mendi buzoia, 836 m, baina nagusiek diote Keixeta izan dela beti paraje hori."

Katastroa. Idatziz ez da inoiz Elosumendi dokumentatzen. Hala ere, 9 partzelari lotuta agertzen dira oharretan "terreno en el monte Elosua" bezalakoak eta horietatik 7 Benta baserritik Iturriberriko zelaira bitartean (lehengo kantina ingurura) daude. Beste bi partzelak bat Altsasu elkartetik gertu eta bestea Kortabarriazpikoa baino beherago daude sakabanatuta. Ahoz hiru partzelari lotuta eta hiru informanteren ahotik jaso da katastroan:

Kanteraburuan. Bi partzela elkarren ondoan:15/194 partzela, Elosumendi, Narbaizagañeko Patxi Larrañagaren ahotik eta 15/186 partzela, Elosuko mendixa, Agirreko Balentin Gabilondoren ahotik.

Sorusaitzean17/443 partzela, Elosumendi, Ugasarriko Mikel Balentziagaren ahotik, idatziz Marzelegi eta Franzes-sastarra.

Ozaeta

KoordenatuakX550362.5 Y4779936 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaMENDIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Ozaeta, Ozaetak, Ozaetari, Ozaetan, Ozaetako, Ozaetatik, Ozaetara
OharrakSoraluzerekin mugan baina zein auzotan ote dago?

Ugasarri

KoordenatuakX548662 Y4773827 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAranerreka
Elem. geografikoaMENDIA
Oharrak

Ala Oasarri???/Uasarri??? Baserria Ugasarri arautu zen.

GFAn inguru hau izendatzeko Aitzapagola (tontorra) erabili dute. Gure datu basean ez dago horren antzik (a*i*a*la*) duen lekukotasunik. Katastroan inguru horretan partzela dezente daude jaso gabe baina ez da halako izenen arrastorik agertzen. Antzuolako toponimian Aizpekola basoa agertzen da eta diote: "Bergararekin mugan dago, Galartza baserri inguruan."