ZELAITXO

Izaera: 
A
Urtea: 
1991
Urtea 2: 
1992

DESAGERTUTA. ORAIN BERRERAIKITZEN
- Beste gauza bat: hor, Kanpazar eta Lasarte bittartian bazeuen etxe bat oin jausitta dauena…
- Nun, behien? [Beheko zuluan]?
- Behekaldian, bai. [Ez dakit], igual [Mondraue] izengo da… Zela dauka izena horrek?
- Zelaitxo. Mondraue da hori [dana…].
- Zelaitxo? Ta aber gutxi gorabehera situatzen doun hori…
- Ba, hori, “entre Gongeta” eta Kanpazar bitten bittartian dao, zulo zulo-zuluen. Salabarri [Salatik atzeratxuao] ta hori goratxuao pittin bat, mas hacia Lasarte aldera.
- Salaberri baiño goratxuao?
- Bai.
- Lasarte aldera? Hor Salaberri baiño pixkat beheraotik errekatxo bat doia Lasartera.
- Bai, bai.
- Hor errekatxua daon parian egongo da?
- Errekatxua baiño eskubi alderao egongo da.
- Lasartera begira jarritta eskumatara?
- Bai.
- Ta Salaberri baiño gorao?
- Bai. Gongeta alderutzao.
- [Gongeta]?
- Orduan, Gongeta ta Lasarte bittartian gutxi gorabehera…
- Gongetatik aurrera, e! Gongetatik Lasartera [bidien].
(...)
- Baiña Zelaitxo oin hormaik-eta ezer ez da gelditzen, ez?
- Ba, oin berriztatzen dabizela, ba. Horman batzuk geratzen zian lehen.
- A, Zelaitxon?
- Bai, bai. Oin berriztatzen , jasotzen edo jasota edo hola egon bihar da.

Erref. Kartografikoa: 
88-25-B,013
Elementu geografikoa: 
BASERRIA
Auzoa: 
Angiozar
Auzunea: 
Goimendi (Angiozar)
Erreferentzia bibliografikoa: 
18
Berriemalea: 
Mertxe Laspiur
Biltzailea: 
Arantzazu Aranzabal, Jose Angel Arriaran
Oharrak: 
DESAGERTUTA. ORAIN BERRERAIKITZEN