BELOKIKO TXABOLIA

Izaera: 
A
Urtea: 
1991
Urtea 2: 
1992

Ta han bideti ez dakizu Belokiko txabolia zelan zan? Ta Belokiko txabolara… hemendikua zuk dakizu, ezta? Bueno. Ta hari bidiai segidu ta han handikaldian zan bestia.

- Baiña han gero Artozabal gaiñeko txabolak edo zian han gaiñan…

- Belokikua, Belokikua haura be, Belokiko txabolia harutzauan. Saats-itturri o… zerera… Jesus! Zela da hori?

- Hor… [Goldabasuan?] behetik gora juan ta Erroizko bidian…

- Bai, bai. Zerera juaten da…

- … bidia pasatzen da hor.

- Hori perretxiko lekuorren… Jesus! Hauxe da…! Zaniola?! Zaniolara bide-bidien dao. Haura be topauko zendukie oinddio zein dan. Lehenengo Belokikua.

- Ta bixak dia Belokikuak, orduan?

- Hemendikua Belokikua zan. Hemendikuak izena Txabolaberri ta bestia txa… bestia Zaharra, zaharraua ei zan. Hau be jausi ein zan ta bestia be jausitta dao.

- Bai, hor bixak dare jausitta. Ta bat dao oinddio bastante zutik…

- Handikaldekua?

- Gorao. Ta haura ez dakit Artozabal gaiñekua ez dan.

- Harutzauan Artozabal gaiñekua zan.

- Bai, hori da, bastante harutzao.

- Hori da! Hiru txabola die ta. Artozabal gaiñekua harutzengua. Ta Belokikua ta Belokikua.

- Osea, bi lehelenguak Belokikuak eta hirugarrena Artozabal gaiñekua?

- Hori da! Harutzengua Artozabal gaiñekua. Hor.Horrek nik danak ezautu nittuanbastante tente, baiña, badakizu, gero hasi zienian, ba… Ta hau, gaiñera, oinddio ez da urte asko. Hau… hau hemeretzi… hamazazpi urte edo hau hemendikuau […].

Erref. Kartografikoa: 
88-04-A,017
Sinonimo: 
TXABOLAZAR
Elementu geografikoa: 
TXABOLA, BORDA
Auzoa: 
Osintxu
Erreferentzia bibliografikoa: 
01
Berriemalea: 
Hilari Gantxegi