Grabaketak nola sortu

Grabaketak edo audio fitxategiak sortzeko programa bat behar dugu, eta mikrofonoa. Asko dira zeregin horretarako balio dutenak. Guk Audacity aukeratuko dugu, bai Windows, bai Mac eta bai Linuxerako balio duelako, eta euskara itzulita dagoelako. Lehenengo lana bere webgunetik jaistea da, horri honetatik: http://audacity.sourceforge.net/download/. Instalatu, eta lehenengo aldiz abiaraztean, hizkuntza aukeratzeko abagunea izango dugu.
Programaren bertsio egonkorra hautatutako dugu
Programaren bertsio egonkorra hautatutako dugu
Programa instalatzeko fitxategi exekutagarria erauzi
Programa instalatzeko fitxategi exekutagarria erauzi
SourceForge izeneko software-gune batera eramango gaitu esteka horrek. Zabaldukotako orriak berak jaisteko fitxategirik eskaintzen ez badigu, nahikoa dugu esteka klikatzea:
Esteka horixe da
Esteka horixe da
Instalazioa abiarazi
Instalazioa abiarazi
Fitxategia erauzi
Fitxategia erauzi
Hurrengoa
Hurrengoa
Erabilera arauak onartu eta jarraitu
Erabilera arauak onartu eta jarraitu
Instalazioa amaitutakoan, programa bera abiatuko da
Instalazioa amaitutakoan, programa bera abiatuko da
Hizkuntza hautatu dezakegu lehenengo aldiz abiaraztean: euskara ere bada!
Hizkuntza hautatu dezakegu lehenengo aldiz abiaraztean: euskara ere bada!
Listo, programa erabiltzeko moduan dago.
Listo, programa erabiltzeko moduan dago.
Audacityrekin grabatutako fitxategia MP3 formatuan jasotzeko beste osagai bat behar dugu, Lame MP3 Encoder izenekoa, eta hori honako webgune honetan eskuratu daiteke: http://lame.buanzo.com.ar/. Hori ere instalatu eta Audacityra itzuliko gara, esan egin behar baitiogu honi non bilatu behar duen osagai berri hau. Audacityren menuan, hautatu "Editatu" > "Hobespenak" > "Fitxategi formatuak" > "MP3 esportazioa konfiguratzea" > "Bilatu liburutegia". Behar dugun fitxategia arestian instalatu duguna da, eta normalean aurkibide hau izango du: "C:\\Archivos de programa\Lame for Audacity\lame_enc.dll". Horra pausoz-pauso:
MP3 fitxategiak sortzeko osagaia erantsi behar diogu Audacity-ri
MP3 fitxategiak sortzeko osagaia erantsi behar diogu Audacity-ri
Hau ere instalatu egin behar dugu
Hau ere instalatu egin behar dugu
Instalazioko ohiko pasartea
Instalazioko ohiko pasartea
LAME MP3 kodifikatzailea non jarri diogun esan behar diogu Audacity-ri.
LAME MP3 kodifikatzailea non jarri diogun esan behar diogu Audacity-ri.
Jarraipena...
Jarraipena...
Jarraipena...
Jarraipena...
LAME instalatutako lekuan bilatu behar dugu eskatutako fitxategia
LAME instalatutako lekuan bilatu behar dugu eskatutako fitxategia
Horixe da fitxategia
Horixe da fitxategia
Audio fitxategia sortzeko nahikoa dugu botoi gorria sakatzea.