Botanika

© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. azkar, azkárra. (c). izena. . Acer campestre. Astigarra.   Arce. Azkarran madala ibiltze giñuan Idurixon ganauei eulixak kentzeko. Klem. Oso ugaria ez den zuhaitza, gehienetan zuhaixka dena. Beste zuhaitz eta sastraka batzuekin nahasi hazi ohi da. Azal arrakalatsu, ezkatatsua. Haziak binaka doaz lotuak eta hegaran egiten dute jira-biraka Ik. astígar.
© katja-london@flickr
© valter@flickr
1. baba, babía. (a). izena. . Phaseolus vulgaris. Indaba, babarruna.   Alubia, judía Babak dare bazkaltzeko./ Pinttana danian tolosa-babia. Babia, gorri-biribilla, izeten dok gorrittik beltzera eitten daben ori, da pinttana danian da biribillian tolosa-babia. Gero beste bat pinttana izeten dok luzenkia, da orri baba pinttana. Klem. Hona hemen baba klase batzuk: baba gorri, -xa. Sinonimoak: Tolosa baba, -ia; tolosana, -ia; baba pinttana, -ia (zuri-beltza, pinttoa), baba beltz, -a (kolore beltzekoa, ez nahastu izen bereko Vicia faba-rekin). Zurietan baba zuri, -xa; baba zuri riñona. Ik. riñóna, tolósa bába, tolósana, pínttana. babá-ale, babá-alia. (a). izena. Baba-garaua. Aurten baba-ale txikixa dago. BABA-BÍRRI Ik. bírrin. babá-jan, baba-jána. (b). izena. Comilona de alubias. Biar baba-jana daukau Uberan. baba-kanpaiak jo. esapidea. Bazkal ordua heldu. Baba- kanpaiak jo juek eta etxe aldera egin biarko juagu. babá-lasto, babá-lastua. (c). izena. El tallo, la planta de la alubia. Idaurrakin jota babak aletu, ta gero lastua ganauei emoten jau. babá-lora. babá-lora, babá-loria. (b). izena. Flor de alubia.
© Ezezaguna
© Ezezaguna
babábeltz, babábeltza. izena. . Vicia faba (Subs. sativa). Haba. Bababeltzen puria daukau gaur./ Ikazgiñen jana ei da bababeltza. Ik. bába.
barrábas bedar, barrábas bedarra. (c). izena. . BARRABAS, -A. Oxalis latifolia. Acederilla, aleluya. Hosto hirukoitza duen sekulabelarraren antzekoa, errekondoetako soroetan, batik bat, hazten dena. Oso zuztar sakonak ditu eta barren barrenean, patatatxoa. Oso-osorik kendu ezean berriro hazten da eta berehala ugaritzen. Soro eta baratzetako belarrik txarrena, beharbada, askok deabruari baino beldur handiagoa diotena. Sin. potoxbedar, lekeitio bedar (Eib.), txomin bedar.
basalizar, basalizárra. izena. . BASOLIZAR. Sorbus aucuparia. Serval de los cazadores.
basaperréjill, basaperrejílla. (d). izena. . Petroselinum hortense. Perejil silvestre. Ortuko perrejila bezalakoa, berez harri artean eta etxe ingurutan hazten dena.
© Ezezaguna
basóklabeliña, basóklabeliñia. (c). izena. . Dianthus monspessulanus. Clavelina.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
basózigarro, basózigarrua. (c). izena. . BASOZIARRO. Clematis vitalba. Aihena.   Clemátide Arbola eta sastraketan gora egiten duen landarea. Zahartu eta ihartutakoan zatitu eta erre egiten zituzten lehengo mutikoek. Gure txikitako basozigarroak. Bizioak akabatzeko balio du enplasto bezala erabilita. Ik. áixen.
2. batan, batana. (d). . Mentha suaveolens. Menta, mentastro. Sin. ménda.
© Jaione Isazelaia
bedár beltz, bedar béltza. (d). izena. . Ranunculus repens. Botón de oro. Kolpeentzat eta erabili izan da. Don.k dio izen hau uste duela «centaura» (Centaurea cyanus) delakoari ematen zaiola.
bedar gárratz, bedar garrátza. (c). izena. . Acedera. Ik. matxíngarratz.
bedar gógor, bedar gogórra. (d). izena. . Zenbait informantek izena ezagutzen duen arren, inork ez du argitu zein landareri dagokion.
© Jaione Isazelaia
bedár latz, bedar látza. (d). izena. . Galium aparine. Amor del hortelano. Bedar latzak, erremolatxia bada, garixa bada, an parrau eitten da eta amenazau eitten dau. Pedro. Beste informante batek honela deskribatzen zigun: Bedar estu bat, zelaittan da ugari azten dana. Lore zuri, leun, polita dauka; belarra bera oso latza da. Azkuek badakar hitz hau baina beste esanahi batzuekin: "allico, correhuela, cardo para pájaros". komentario 1
© Jaione Isazelaia
bedár miñ, bedar míña. (d). izena. . Centaurium erythraea. Centaurea menor. Emen asko eoten da. Lora lilatxo bat eukitzen dau, sartain-ipurdixan antzeakua. Eozein lekutan egoten da, ementxe jardiñian be bai. Tentsioa bajatzeko erabili izan da. (Lar Antz). Sin. tensino bedar (Eib.). Sin. tensiño bedar.
bedar nárras, bedar narrása. (d). izena. . Pamplina. Ik. zapédar.
bedar zóro, bedar zorúa. izena. . Izena jaso dugu, baina zer denik gabe.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
belárriko miñán bédar, belárriko miñán bedárra. (c). izena. . BELARRI-BEDAR. sedum album. Belarri belarra, teilatu belarra.   Uva de gato. Teilatu gainetan eta egiten den kaktus tankerako landare potolotxoa. Laminetan egoten da eta hauek estutu ezkero sendagai den ura botatzen du. Bere izenak dionez belarriko mina kentzeko erabiltzen da, baina oso indartsua da eta, beraz, kontuz erabiltzekoa. Rhodiola rosea delakoari ere ematen zaio izen hau; landatuta ikusi dugu zenbait baserritan. Erabilpen berdina du.
béllu, bellúa. izena. . Izena jaso dugu, baina ez dakigu zein landare den.
berákatz, berákatza. (a). izena. . Allium sativum. Baratxuria.   Ajo berakatza baiño fiñaua izan. (b). esapidea. Oso fina izan.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
bérbena, bérbenia. (b). izena. . MERMENA, BERBEÑA, MERMEÑA. Berbena officinalis. Verbena. Hosto gutxikoa eta zapore mikatzekoa. Inguru honetako sendabelar ezagun eta erabiliena, bronkioak garbitzeko eta katarroak saniatzeko erabilia, batik bat. Pelotan edo bestelako esku-kirol eta lanetan eskuak handitzen zaizkienek ere usatzen dute. Jarabea ere egin daiteke, berbena litro erdi azukrez eta litro bat ardo zuriz nahastuta. Zenbaitek enplastu bedar ere deitzen dio. Berbenia urrezko atxurrarekin jorratu biar litzake. (c). esaera. Berbenaren ontasuna laudatzen duen esaera.
bergára bédar, bergára bedárra. (d). izena. . trifolium pratense. Sekula belarra.   Trébol. Informante batek bakarrik darabil hitz hau. Besteei ezezaguna zaie. Esan beharrekoa da Goierri aldeko zenbait tokitan izen honekin ezagutzen dutela sekula belarra. Ik. sekula-bédar.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.