Botanika

© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. árte, artía. (c). izena. . Quercus ilex. Encina. Klima mediterraneoko zuhaitz tipikoa, Euskal Herrian, Kantauri isurialdean, batik bat, oso ugaria ez dena, kostaldeko leku karstikoetan izan ezik. Oso lodi eta itzaltsuak ikus daitezke, baina baita zuhaixkak ere arte-txaretan. Bere ezkurra oso estimatua dute txerriek. Etxegintzan, kaballuak (zur okerrak) egiteko erabili izan da. Ik. arte-txára.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. arto, artúa. (a). izena. . Zea mays. Maíz. artotarako lain be ez. (c). esapidea. Oso gutxi.   Ni para pipas. Taillerrian enajuan artotarako lain be irabazten. artúa aletu. ARTUA GARANDU, IRAKURRI, URKULDU. Desgranar maíz. Ik. irakúrri, urkúldu, garandu. artúa eréitteko mákina, artúa eréitteko mákinia. (c). izena. Máquina de sembrar maíz. Se compone de unas angarillas y dos tolvas paralelas que están a la distancia de los renglones. artúa jo. (c). aditza. Artoa aletu artaburuak zaku baten sartu eta mazoaz joz; antzina, "artajaikixan".   Desgranar el maíz metiendo las mazorcas en un saco y golpeándolas con un mazo. Mutikotan makiña bat aldiz ibillitakuak ga artua joten. Ik. artájaiki. artúa opillákin pagáu. (d). esaera. Norberari egindako kalte bat kalte handiago batez ordaindu, guk jaso dugun adibide bakarrean. Beste testuinguru batzuetan ere erabiliko zen.   Pagar con creces.
asentzío bedar, asentzío bedarra. (d). izena. . Ez dakigu bere izen zientifikorik eta erdarazkorik. Kirtena eta loreak zurixkak ditu. Infusioan hartuta jateko gogoa egiteko eta bizioak akabatzeko erabiltzen da. Kutunaren barruan joan ohi den belarretariko bat.
© Jaione Isazelaia
áski, askíxa. (c). izena. . Cynodon dactylon. Grama. Batez ere soroetan hazten den belar txarra, zabaletara motroiluak osatuz hedatzen dena. Oso gogaikarria eta kentzen zaila. Katarroak sendatzeko eta erditu berriak indartzeko balio du. "Aski aundixa" eta "aski txikixa" daude.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
astalarrósa, astalarrosía. (c). izena. . ASTOLARRÓSA. Rosa canina. Rosal silvestre, tapaculos. Bide bazterretan, sasi artean, etab., berez hazten den basoko larrosa. Zurixkak edo arrosak izan ohi dira gehienak. Bere fruitu gorria sikatzeko erabili izan da, eta hortik erdal izena. Zizare nagusia (solitaria) botatzeko ere balio duela uste da.
© Jaione Isazelaia
astáputz, astapútza. (b). izena. . ASTOPUTZ. Lycoperdon sp.. Cuesco de lobo. Zelaietan hazten den perretxiko borobila. Zahartzen denean hauts beltzez betetzen zaio barrua. Sin. putzustel. (Lar Antz). astoputz aundi. izena. (Eibar) Langermania gigantea. Bejin gigante. (SB Eibetno).
astígar, astigárra. (d). izena. . Acer campestre. Azkarra.   Arce. Don.k dio azkar esan ohi dela, baina astigar ere uste duela baietz. Sin. azkar.
astóbelarri, astóbelarrixak. (d). izena. . Ez dugu lortu izen zientifiko eta erdarazkorik. Zuztar beltza, asto belarrien tankerako hostoak eta krabelinaren itxurako lore horiak dituen landarea.
astokárdu, astokardúa. (c). izena. . Dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco. Sin. kárdulatz, sorgín-órrazi.
astoménda, astomendía. (d). izena. . Mendarra. Ik. méndar.
astoperréjill, astoperrejílla. (d). izena. . ASTAPERREJILL. Petroselium hortense. Lore zuriduna eta perrexil itxurakoa. Bide bazterretan, horma barrenetan, baserri inguruetan, hazten da. Kirten lodi eta barrutik hutsa du eta askotan pertsona baino handiagoa hazten da.
© Jaione Isazelaia
ásun, asúna. (a). izena. . Urtica dioica. Ortiga. Gure bernak sarri igurtzi izan dituen landare ezaguna. Sendabelar bezala erabilgarritasuna handia du. Beltzixka denean asun beltza deitzen zaio.
asun áza, asun azía. (d). izena. . Borraja. Sin. bórraja lóra.
© Jaione Isazelaia
asúnar, asúnarra. (d). izena. . ASUNARRABIXA. Lamiun purpureum. Asun honek ez du pikatzen. Beste asunen inguruan egoten da.
2. atxíkoria, atxíkoria. (c). izena. . Cichorium intybus. Achicoria. Landare adartsu eta hosto gutxikoa, izarraren formako lore zabal urdinak dituena. Bide bazterretan-eta hazten da.
© Jaione Isazelaia
áulamu, -o, áulamua. (b). izena. . ABÚLAMU, AGÚLAMU. Chenopodium album. Vulvaria. Soro eta baratzetan oso ugaria den belar txarra. Laga ezkero metro bete inguru has daiteke. Hazia ugari eta erraz botatzen du eta horregatik jalgi baino lehenago atera behar dira.
áza, azía. (a). izena. . Brassica oleracea. Berza. azak emon. (d). esapidea. Kalabaza eman. Markiko alaba gaztenan atzetik ibilli zuan amorratuta, baiña azak emon jotsan itxuria neskiorrek. Sin. kalábazia emon, kulape emon. ázak jo. (c). esapidea. Ziria sartu, jukutria bat egin. Orrek jo jostak neri azak. azián bárrenengo ostrúa ez ízan. (c). esapidea. Pertsona bat, bere ustez, oso inportantea izan, buruiritzixa izan. Ez pentsau ori bere ustez azian barrenengo ostrua dala. Esapide honetan azaren barrenengo hostoa gauza ezdeustzat hartzen da. Sin. txori-káka ez izan.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
Azáldeittako kárdu, Azáldeittako kardúa. (d). izena. . AZALDITTAKO KARDU. Carlina acaulis. Eguzki lorea. Azaldeitta (Azaldegieta) Bergara eta Oñati artean dagoen mendigain bat da. Sin. éuzki lóra.
azélga, azelgía. (a). izena. . Beta vulgaris. Zerba. Arrasate aldean zarba deitzen diote.
© Jaione Isazelaia
azénaixa, azénaixia. (b). izena. . AZANAÓRIXA, ZANAORIXA. Daucus carota. Daucus carota. Azenaixia oso ona ei da bistarako. Ortuan lantzen da, baina berez hazitakoak ere badira.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.