ximel
ximel. ZIMEL. ZIMEL ere bai, nahiz eta gutxiago. 1. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. "Entre verde y seco, hablando de plantas. " (Azkue). Gaztaiña edo sagar ximelak: ximurtzen hasiak daudenak. Zutik dauden landareak IGARTU egiten dira eta ez XIMELDU. 2. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. Pertsona argal eta gihartsuengatik esan ohi da. Oinddio ximela jaok Hilario. Ari pelotan irabaztia eztok erreza.