3. ur

3. ur. 1. ur, urra. (d). adjektiboa. Hurbilekoa.   Cercano, -a. Ermua eta Eibar erri oso urrak die./ Orrek senide-ur gutxi dauka./ Barrenetxe ta Narbaiza gure auzo-urrak die. Hitza soilik (lehen adibidea) gutxi erabilia, nahiz eta antzina normala izan. Konposatu moduan: senide-ur, auzo-ur, basarri-ur, eta beste banakaren bat, biziago. úrren, úrrena. (c). adjektiboa. Hurbilena.   El más cercano. Aralarrarera joaten ga eskiatzera urrena dalako./ Uberan daukau tabernaik urrena. Konposizioan batik bat: auzo(ik) urren, etxe(ik) urren, senide(ik) urren... Ari danak il jakoz da Donostiako lengusuak izangoittu senide urrenak./ Auzoik urrenai tokatze jako abadiai abixatzia. Ant. úrriñen. 2. ur. (a). adberbioa. URRE. Hurbil.   Cerca. Ni zure ur-urrian bizi naiz./ Urretik bota zotsan tirua./ Urrera ondo ikusten dot. Lekuzkoetan bakarrik: urrían, urréko, urrétik, urrera... Ur edo urre ez dira hutsik esaten, errepikapenetan ez bada: UR-URRIAN edo URRE-URRIAN. urrik (emon) be(z). esapidea. Ni mucho menos, ni por asomo. Mindegiak errez irabaziko jotsak Arriai —Bai zera, ezta urrik emon be./ PPk PSOEi etxotsak urrik emon be eingo./ Estu artuko zebalakuan, baiña ezta urrik pe.