txitxiñ

txitxiñ, txitxíña. (c). izena. Kanpoan teilatuko urak, hodian zehar etorri ondoren, jausten diren lekua. Amen Artizen “ittuiña”, gurian [Idurixon] txitxiña esate jakuan. Klem./ Ittogiña da barrura eitten dana, eta txitxina bere bie dan lekura doiana. Don. Bereizketa hau egiten ez dutenek jeneralean ittuiñ deitu ohi diote bai kanpokoari eta bai barrukoari. Ik. ittúiñ, tantán.